Arratsalde on: Urteroko jaien programari buruz hitzegin nahiko nuke. Badirudi festak beti kale berdinetan ospatzen direla. Badakit, herria asko handitu dela eta agian ezin daitekela urte berean, leku guztietan jarduerak jarri. Gaur callejeroa hartu dut eta erraldoien ibilbidea azpimarratu ondoren, zenbait kale askotanzen errepikatzen direla ikusi dut, hala nola; Artekale, Guipuzkoako etorbidea, kaleberri, Iruñalde, Donamaría, Errekalde, Etxaburua,, Errekerte eta abar. Etxape, kalean aldiz ez da ezta txarangarik pasatzen. Zergatik ote da? Kale honetako biztanleak ez al dute zergarik ordaintzen? .Hutsune hau betezeko, nire idakizuna hauxe da, urtero pasaden urtean pasatu ez diren kaleetatik erraldoiak edo txistulariak edo eta txaranga pasatzea. Batez ere ezer antolatzen ez den kaleetan. (15/08/25)

septiembre 15, 2015

Kaixo Izaro.

Lehenengo eta behin barkamenak eskatzea hain berandu erantzuteagatik. Jaiak pasata  buru belarri sartu gara kurtso berrian eta lanpeturik gabiltza.

Egiten duzun eskariaren inguruan erantzuten saiatuko naiz. Jai egitaraua osatzea, oro har, oso konplikatua da, gauza asko kontutan hartu behar dira, gauza asko koordinatu behar dira, eta udala eta herriko kolektiboen artean burutzen den lanari esker azkenean osatzen dugu egitaraua. Esan nahi dizut ere urtero saiatzen garela egitarauaren zenbait gauza Berriozar osoan zabaltzen, zonalde berrietara eramaten eta gehiengoaren nahiak eta eskariak betetzen. Baina oso zaila da, eta dena leku guztietara eramatea ezinezkoa da. Gainera askotan eskari kontraesankorrak ditugu, batek musika nahi duela bere kalean eta beste batek ez duela nahi, esate baterako.

Zure eskaria kontutan hartzen dugu eta hurrengo urtean, posible bada, saiatuko gara Etxape kalean edo kaletik zerbait antolatzea.

Eskerrik asko zure ekarpenagatik

Alfonso Arnesto

Kultura, Kirola eta Gazteriako zinegotzia


<< volver