INGELEZKO UDALEKUA 15 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT. Udalekuan hainbat jarduera ludiko eginen dira ingelesaren ezagutza zabaltzeko, bai ahozkoa (entzumena eta mintzamena) bai idatzizkoa. Izena emateko epea uztailaren 16an hasi da eta abuztuaren 3an bukatuko da.
BERDINTASUN ARLOKO IX. ARGAZKI LEHIAKETA Aurten argazki irabazlea Jorge Gastón Federico Benítezena izan da: "Askatasuna eta berdintasuna". Epaimahaiak baloratu zituen argazkiaren teknika, perspektiba, koloreak eta originaltasuna, baita pertsonen erreferentzia egiteko erabilitako sardexken irudiak ere. Argazki saridun guztiak erakutsiko dira Udaletxeko Kulturgunean abuztuaren 9tik 29ra. Sariak abuztuaren 25ean banatuko dira, herriko jaien lehenengo egunean, arratsaldeko 5etan Udaletxean.