Berriozarko Udalak eta Berriozarko Merkatarien Elkarteak herrian bertan erosteko ohitura sustatu nahi dute.

Tokiko merkataritzak:

  • Enplegua sortu eta dagoenari eusten dio.
  • Norberari egokitutako harremana eskaintzen du.
  • Kalitatezko zerbitzua ematen du.
  • Gertuko produktuak lantzen ditu.
  • Konfiantzan oinarritutako harremanak sortzen ditu.
  • Iraunkortasuna sustatzen du.
  • Berriozarren antolatutako ekitaldietan parte hartzen du.

HERRIA EGIN ETA SORTZEN DU.

Tokiko merkataritza=Tokiko onura=Guztion onura=Zentsuzko kontsumoa.