BERRIAINZ INDUSTRIALDEA
Berriainz industrialdea 1990. urtean eraiki zen, Berriozar Antsoain Zendeako parte zenean. Egun, Berriozarko eta Berriobeitiko udalerrietan dago kokatuta. 89.407 metro kuadroko zabalera dauka. Industrialdearen mugak dira, batetik, Iruñea-Donostia errepidea, bestetik, Iruñea-Irurtzun autopista eta, azkenik, Altsasu-Castejón trenbidea. Bertako 20 modulu eta 200 lantegietan elkartzen da Berriozarko industria gehiena.