Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2012ko otsailaren 7a

hemen data dago
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan Nabigazioa saltatu

BERRIOZARko
Udala

>

NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Alor landua. Atzealdean etxeak eta mendiak.

Labore lurrak.

Nekazaritza eta, bigarren maila batean, abeltzaintza izan dira, betidanik, Berriozarko bizimodu tradizionalaren eta ekonomiaren oinarriak (autohornitze ekonomia). Nekazaritzako jarduera nagusia zerealaren ekoizpena izan da. Garia, batez ere, oso uzta garrantzitsua izan da giza zein abere elikadurari begira. Abelazkuntzari dagokionez, ardi azienda izan da nagusi, abelburu gehien bildu dituena.

Auzalorrean, proportzio antzekoan, laboreak, larreak eta basoak daude. Udalerriko labore gehienak idorreko lurlanak dira, gero eta gutxiago badira ere azken urteotan. Berriozarren, batez ere, zerealak lantzen dira (garagarra, garia eta oloa); bigarren maila batean lekadunak (babak, ailorbe...), patatak eta belar-bazka (neguko zerealak, aza etab.)

Lurren etekina eta uzten urtetik urterako erregulartasuna handiak dira. Nahiz eta landutako azalera lehen baino txikiagoa izan, osotariko uzta handiagoa da, azalera-unitateko produkzioa handiagoa delako eta lurgorriak urriago. Bestalde, nekazaritza erabat mekanizatu da eta, horren ondorioz, lanerako eta hazteko abereak galdu dira.

Kaleberri 7 p.k. 31013 Berriozar (NAFARROA)
Tel.948 30 00 05 Fax.948 30 10 34 berriozar@berriozar.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du