Irratia – 2008

2008/06/10 RADIO EUSKADI | 12:00-13:00 — Magazine — 277 seg (gaztelaniaz)

1/1. Elkarrizketa José Manuel Goldarazenarekin, Berriozarko Basoa parkean txakurrentzat jarritako parkearen sustatzailetako bat. Azaldu digunez, berdegunean hainbat zuhaitz eta joko daude txakurrek ariketa fisikoa egin dezaten. Helburua da txakurrak ez ibiltzea aske gainerako parkeetatik, auzokideei eragozpenik ez egiteko.


2008/05/30 RADIO PAMPLONA-SER | 19:00-19:55 — Magazine OM — 372 seg (gaztelaniaz)

3/6. Elkarrizketa X. Lasa Berriozarko alkatearekin.


2008/05/20 RADIO PAMPLONA-SER | 07:20-07:30 — Albistegia — 112 seg (gaztelaniaz)

2/7. Berriozarko Osoko Bilkurak ANV-EAEren kontrako mozio etikoa onartu zuen. Aldeko botoak PSN, UPN, CDN eta IU-EBrenak izan ziren. Alkateak ANV-EAEko zinegotziak kargurik gabe uzten ez baditu, UPN eta PSNk zentsura-mozioa aurkeztuko dute. Sergio Sayas (UPN), José Antonio Navidad (PSN) eta Xabier Lasa Berriozarko alkatearen adierazpenak.


2008/05/02 RNE-5 | 07:25-07:30 — Albistegia — 70 seg (gaztelaniaz)

2/7. IU-EBak irtenbide propioa aurkeztu du Berriozarrerako UPNk iragarri duen mozioa dela eta (mozioak PSNri emanen lioke alkatetza). Irtenbide horretan, ANV-EAE salbuetsita, ordezkaritza duten bost alderdien arteko akordioa aldarrikatzen du, gobernagarritasuna bermatzeko. IU-EBko koordinatzaile José Miguel Nuinen adierazpenak.


2008/05/02 RADIO PAMPLONA-SER | 14:00-14:30 — Albistegia — 131 seg (gaztelaniaz)

1/9. Berriozarko alkateak uste du UPNk bere kontra aurkeztutako mozioa erregionalisten maniobra dela Udala desegonkortzeko. Xabier Lasak gogoratu du ANV-EAEko zinegotziek ez dutela gaitasun exekutiborik, izan ere, batzordeeetan laguntzen dute, besterik ez. Esan du ez duela UPNren erasorik onartuko. Berriozarko alkate Xabier Lasaren adierazpenak.


2008/04/30 RADIO PAMPLONA-SER | 19:00-19:55 — Magazine OM — 169 seg (gaztelaniaz)

1/1. Carlos Pérez Conderen iruzkina: ´ORAIN BERRIOZARREN BILA´. Carlos Pérez Conde mintzo da Nafarroa Bairi Berriozarko alkatetza kentzeko UPN eta PSNren konfabulazioaz.


2008/04/30 CANAL 4 NAVARRA | 14:00-14:30 — Albistegia — 105 seg (gaztelaniaz)

6/12. UPNk iragarri du hasi dela beste alderdi batzuekin hitz egiten Berriozarko alkatearen kontrako mozioa aurkezteko. Aldaketa bilatzen dute, ANV-EAE egungo ardurarik gabe uzteko. Sergio Sayas UPNko eledunaren adierazpenak.


2008/04/30 RADIO EUSKADI | 13:30-13:45 — Albistegia — 68 seg (gaztelaniaz)

1/11. UPN bakarrik geratu da Berriozarren zentsura-mozioa aurkezteko nahian, NABAIk ANV-EAEko zinegotziak udal karguetatik kentzen ez baditu. PSNk esan du ez dutela inolako moziorik aurkezteko asmoa, NABAIko alkateak ANV-EAE karguetatik kentzen ez badu. Sergio Sayasen adierazpenak (UPN) eta Laura Jiménez (IU-EB).


2008/03/17 RNE-5 | 19:45-20:00 — Albistegia — 125 seg (gaztelaniaz)

4/10. Foru Gobernuak 9 milio euroko gastua onartu du, Berriozarren eta Tuteran Bigarren Hezkuntzako Institutuak eraikitzeko.


2008/02/19 RADIO PAMPLONA-SER | 14:00-14:30 — Albistegia — 42 seg (gaztelaniaz)

11/15. Berriozarko, Atarrabiako eta Zizur Nagusiko alkateek, denak Nafarroa Baikoak, Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen jarrera murriztalea salatu dute. Zehatz-mehatz, joan den abenduaren 3an, Nafarroaren Eguneko kontzertuari buruzko publizitatea euskaraz ez argitaratu izana aurpegiratu diote Gobernuari.


2008/02/08 ONDA CERO RADIO | 14:20-14:30 — Albistegia — 80 seg (gaztelaniaz)

2/7. Berriozarko Osoko Bilkurak arbuiatu zuen Pernando Barrenaren atxiloketa eta haren askatasuna eskatu zuen. Xabier Lasa alkateak ziurtatu zuen ez zegoela arrazoirik Barrena atxilotzeko. Lasa alkatearen adierazpenak eta Roberto Jiménez Parlamentuko PSNko eledunarenak.


2008/02/08 RADIO PAMPLONA-SER | 14:00-14:30 — Albistegia — 118 seg (gaztelaniaz)

3/14. Berriozarko Osoko Bilkurak herriko auzokidea den Pernando Barrenaren askatasuna exijitzen duen mozioa onartu zuen. Barrena joan den astelehenean atxilotu zuten. Nafarroa Bai eta EAE-ANVk aldeko botoa eman zuten; UPN, PSN eta CDNk kontrakoa eta EB-IUk ez zuen bozkatu. Xabier Lasa Nafarroa Baiko alkatearen eta J. A. Navidad, PSNko zinegotziaren adierazpenak.


2008/08/02 COPE PAMPLONA | 13:35-14:00 — Albisteak — 225 seg (gaztelaniaz)

2/7. Berriozarko Udalak Pernando Barrenaren askatasuna eskatzen duen mozioa onartu zuen. EAE-ANVek eta Nabaik aldeko botoa eman zuten. EB-IUk ez zuen bozkatu. Alberto Catalan (UPN), Jose Miguel Nuin (EB-IU), José Antonio Navidad (PSN) eta Patxi Zabaletaren (Nafarroa Bai) adierazpenak.


2008/01/07 ONDA CERO RADIO | 14:20-14:30 — 105 seg (gaztelaniaz)

3/6. Erregeetako loteriak banatutako sari bat heldu da Berriozarrera. Dezimoak erosi zituen Antonio Bernal San Cristobal elkarteburuaren adierazpenak.