• BERRIOZARKO JOKAESPAZIOA

    Abenduaren 12an hasi ziren Kultur Etxeko jokaespazioa eraikitzeko lanak. Azysa Obras y Proyectos enpresa izan da kontratuaren esleipenduna. Lanak burutzeko ehun eta berrogeita hamar egun naturaleko epea eta 609.915,25 euroko aurrekontua (BEZ kanpo) izanen ditu (hasierako lizitazioa -847.457,63 euro- baino %28 merkeago). 500.000 euro Estatuko Gobernuko Kultura Ministerioak Berriozarko Udalari emandako diru-laguntzaren bidez ordainduko dira,
    irakurri gehiago

  • NAFARROAREN EGUNEKO KONTZERTUA

    Abenduaren 3an Nafarroako hainbat herritan jokatuko dira, batera, Nafarroako abesbatza eta musika banden kontzertuak. Nafarroaren Eguneko ospakizun horietan kokatzen da Berriozarko Doinua Musika Bandak joko duen kontzertua abenduaren 3an, 13etan, Berriozarko Musika Eskolan. Antolatzailea Nafarroako Gobernua da eta Berriozarko Udala laguntzailea.

  • BANDOA: BRICO DEPOT ENPRESA BERRIOZARREN

    Berriozarren BRICO DEPOT enpresa zabaldu behar da eta apal-betetzaileak eta kutxazainak behar dituzte. Hortaz, Berriozarren erroldatutako auzoei jakinarazten zaie interesdunek curriculum vitae Berriozarko Udaletxeko Erregistro-Bulegoan utz dezaketela (8:00etatik 14:00etara) 2011ko azaroaren 29tik abenduaren 2ra. Udalak lagunduko du enpresa curriculumak hartzen, soilik; izan ere, langileen hautaketa enpresak berak eginen du zuzenean.

  • ANTSOAIN ETA BERRIOZARKO UDALEK SEGURTASUN HITZARMEN BAT SINATU DUTE

    Udaltzain-talde propioa duten Antsoain eta Berriozarko Udalek elkarlan, kooperazio eta koordinatzeko hitzarmen bat sinatu zuten joan den azaroaren 18an hiritarren segurtasun eta bide-segurtasun arloetan. Giza baliabideak eta baliabide materialak konpartitzea du helburu hitzarmenak, hiritarren eta bide-segurtasuna hobetzeko; ikuspegi legalaren aldetik hitzarmenak Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legeak du oinarri. Gogoratu behar da bi udal horiek
    irakurri gehiago

  • INGURUMENAREN ASTEA

    Abenduaren 13tik 17ra Egitaraua: Abenduaren 13a, asteartea, arratsaldeko 7etan Kulturgunean: Mahaingurua: “Hiri-baratze ekologikoen Berriozarko proiektua, generoaren ikuspuntutik aztertuta.” Abenduaren 15a, osteguna, arratsaldeko 7etan Kulturgunean: Mahaingurua: “Energia-aurreztea etxebizitzetan”. Abenduaren 17a, larunbata: Txangoa: “Lantzeluze-Ezkaba ibilbideen amaiera”. Goizeko 10etan aterako gara Lantzeluze frontoitik. Bukaeran otamena Naturaren Gelan.

  • JOSTAILU-BILKETA

    Berriozarko Auzokideak Laguntzeko Elkarteak jostailuak biltzeko eguna antolatu du. Jostailuak abenduko elikagai-saskiarekin batera banatuko dira. LAGUNTZERA animatzen zaituztegu. Mesedez, emandako jostailuak egoeran onean egotea eskatzen dizuegu. Eskerrik asko. Argibide gehiago (Tamaina 373 Kb)

  • EGUBERRIETAN KULTUR PROGRAMAZIOA

    Ikusi egitaraua (Tamaina 257 Kb)

  • ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN 17. LINEA ARTIBERRI II ZONARAINO

    “Mutiloa-Artiberri” 17. lineak 20 minutuko maiztasuna dauka astegunetan eta 40 minutukoa larunbat, igande eta jaiegunetan. 2012ko urtarrilaren 2an hasita, Eskualdeko Hiri Garraioaren 17. linea luzatu da Probintzietako Errege Abelbidea kaleraino eta, hiru geltoki berrirekin, Artiberri II zonari ematen dio zerbitzua. Autobus zerbitzua goizeko 6:56ean hasi eta 22:30ean bukatzen da. Planoak: L17 “Mutiloa-Artiberri” (1.026 Kb)   
    irakurri gehiago

  • BERRIOZARKO TABERNEN IXTEKO ORDUA EGUBERRIETAKO JAIEGUNETAN

    Eguberrietako jaiegunetan, Berriozarko tabernek izanen dute lokala ixteko ordua aldatzeko baimena, jarraian azaltzen den moduan: 2011ko abenduaren 25ean, 2012ko urtarrilaren 1ean eta 2012ko urtarrilaren 6an:05:00ak arte atzeratu ahalko da ixteko gehienezko ordua. Bandoa (Tamaina 33 Kb)

  • NOLA ZAINDU GURE BURUA

    Ikastaroak Berriozarko auzokide guzteiei begira eta Naturaren gelan eginen dira. Berriozarko Udala bizimodu naturalarekin lotutako hainbat jarduera sustatzen ari da, ingurumena zaintzeko egokiak diren elikadura eta bizimodu osasungarria, esaterako. Horretarako, osasunarekin eta bizimodu osasungarriarekin lotutako orotariko argibideak zabaltzen ari da. Ildo horretan, “Nola zaindu gure burua” lantegiak antolatu ditugu berriozartar guztientzat. Irakasleak Euskal Eskola Makrobiotikoa
    irakurri gehiago