• Errege-Kabalgata 2014

    Urtarrilaren 5ean Errege Magoen Kabalgata Berriozarko karriketan barna ibiliko da. Errege-Kabalgata Elkarteak antolaturik, Kiroldegiaren ondotik abiatuko da eta, hainbat karrika zeharkatu ondoren, Eguzki plazan bukatuko da. Desfilean karroxek, Errege Magoek eta bere laguntzaile guztiek parte hartuko dute.

  • Tabernen jarduera-orduen zabaltzea 2013ko gabonetan

    Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen 201/2002 Foru Dekretuarekin bat eginik, non Udalei eskumena aitortzen zaien zalbaltze-ordu bereziak ezartzeko tokiko jaietan, gabonetan eta aste santuan; Berriozarko Udaleko alkate jaunak erabaki du Berriozarko taberna eta kafetegien jarduera-orduak goizeko 5ak arte zabaltzeko baimena ematea 2013ko abenduaren 25ean, 2014ko urtarrilaren 1ean eta 2014ko urtarrilaren 6an.
    irakurri gehiago

  • Kirolaren Eguna 2013

    Heldu den ostiralean, abenduak 20, 19 etan, Berriozarko Udalak antolatutako Kirolaren 2013ko Eguna eginen dugu Berriozarko Entzunaretoan. Ospakizunaren helburua da urte osoko kirol gertakaririk aipagarrienak nabarmentzea: Eskrima erakusketa, Nafarroako Eskrima Klubaren eskutik. Zunba erakusketa (Natalia Bendoiro eta Beatriz Urtasun). Manel Arcosek kaleko gimnasioetan ariketak egiteko taulak aurkeztuko ditu (Ohitura Osasungarrien Komunitate-Programa). Kirolariei 2013ko aitortza egitea.
    irakurri gehiago

  • Udalbatzaren Ez Ohiko Osoko Bilkura

    Udalbatzaren bilkuraren gai zerrenda. Bilkura 2013ko abenduaren 18an (asteazkena) eginen da, arratsaldeko sei eta erdietan (18:30). Osoko bilkura deialdia

  • 2014ko Egutegiaren eta sarien banaketa.

    Abenduaren 18 eta 19an 2014ko egutegiak banatuko zaizkie Berriozarko ikastetxeetako ikasleei (Mendialdea I eta II, Berriozar DBHI, Lantxotegi eta Haur Eskola), baita beste ikastetxeetakoei ere. Halaber, irudia diseinatzeko egindako hiritarren arteko lehiaketaren ondorioz, hiru irabazleren lana sarituko da. Haur lehiaketaren sari banaketa Mendialdea Ikastetxean 13:00etan eta hiritar guztien lehiaketa 18:30ean Kulturgunean.

  • Olentzero 2013

    Hurrengo asteartean, abenduaren 24an, Olentzero gure herrira etorriko da. Egun horretan Berriozar Etorbidean harrera egin ahalko diogu arratsaldeko 6etan, Lantzeluze Parkearen ondoan, bai eta bera, Mari Domingi eta ondoan izango dituen karroxak, animaliak eta musika zein dantza taldeekin batera Berriozarko karriketan zehar ibili. Ibilibide hau Ilargi Parkean bukatuko da, eta bertan Olentzerok mezua irakurriko digu.
    irakurri gehiago

  • Berriozarko Musika Eskola: Abenduko Kontzertuak

    Musika Eskolako abenduko Kontzertuak abenduaren 18, 19 eta 20an. 18 eta 19ko kontzertuak Berriozarko Entzunaretoan egingo dira; 20koa, aldiz, Artikako “Maria Maeztu” Kultur Etxean. Berriozarko kontzertuetara joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da gonbidapena izatea. Gonbidapenak ekitaldiaren egun berean jaso ahal izango dira, saioa hasi baino ordu bat lehenago, Musika Eskolako idazkaritza bulegoan.

  • Zeharkako Txirula Irakasle baten Behin-behineko Kontrataziorako izangaien zerrenda osatzeko Deialdia

    Deialdiari buruzko argibideak gure Iragarkien Taulako lotura honetan.

  • Abenduak 14: Antzerkizale Eguna

    Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak egitarau oparoa ekarriko du Berriozarrera abenduaren 13 eta 14an eta euskarazko antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea izanen dugu haur zein helduok. Abenduaren 13an euskarazko antzerkigintzari buruzko mahaingurua izanen da. Abenduaren 14an jaiaren hasiera 11etan izanen da, musikak lagunduta. 11:30ean Helduen tailerra: “Sormen Adierazpen Tailerra” eta haurrena: “Maskara Tailerra” Jarraian irakurketa dramatizatuak 14:30ean
    irakurri gehiago

  • Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura

    Udalbatzaren bilkuraren gai zerrenda. Bilkura 2013ko azaroaren 27an (asteazkena) eginen da, arratsaldeko sei eta erdietan (18:30). 2013-11-27ko Osoko Bilkura

  • Aisialdiko begirale-laguntzailea izateko ikastaroa

    Ingurumena. Animazioa. Haur nahiz gaztetxoen taldeekin lana. Nola sortu dezaket elkarte bat? Teknologia berriak. Eskulanak. Sukaldaritza. Jokuen Ikaskuntza. Ligatzeko trikimailuak. Ateraldia asteburu batez aterpera! Izena emateko epea: azaroaren 15etik 28ra. Lekua: Gaztelekua Orduak: asteartetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara Prezioa: erroldatuek 20 euro, ez erroldatuek 30 euro Aukera ikastaroa euskaraz edo gaztelaniaz egiteko. Argibideak:
    irakurri gehiago

  • Euskarazko Haur Abestien Tailerra

    Azaroak 12, asteartea, Kulturgunean, 18etatik 19etara Azaroak 14, osteguna, Urtxintxa Haur Eskolan, 18etatik 19etara Antolatzailea: Ziba, Haur Eskolako Guraso Elkartea Senideak eta haurrak etor daitezke. Euskarazko Haur Abestien Tailerraren kartela

  • Kulturgunearen zabaltze-orduak.

    Kulturgunea zabalik egoten da 17:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera eta 17:00etatik 19:00etara larunbatetan. Goizez (8:00-14:00) Etxaburua kaleko atea itxita egoten da eta Udaletxean sartzeko (edozein bulegotara joateko) Euskal Herria plazako sarbide nagusia erabili behar da. Euskal Herria plazako sarbidea

  • Helduen ANTZERKIaldiaren XXXI. edizioa

    Azaroan Berriozarko Helduen ANTZERKIaldiaren XXXI. edizioa eskainiko da. Jardunaldi hau oso programazio garrantzitsua da gure herrian. Aurten 4 antzezlanek osatuko dute, Entzunaretoan ikusi ahalko direnak. Azaroaren 3an, igandea, No Out Mugimenduak “A ambos lados del muro” lana ekarriko digu,  Patxi Zamoro lehen preso FIESari buruzkoa. Hilaren 10ean Vaiven Taldeak “El club de las mujeres invisibles”
    irakurri gehiago

  • Euskara ikasteko bekak

    Eskatzeko epea: azaroaren 1etik 30era (bulegoak zabalik egonen diren azken eguna: azaroak 29). Eskatutako agiriak Udaletxeko Auzo-Bulegora eraman behar dira (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara) Deialdi honetan beka eskatu ahalko dute Berriozarren erroldatutako pertsonek, baita autonomoek eta egoitza soziala Berriozarren duten mikroenpresetan lan egiten duten langileek ere. Argibideak: Deialdia Eskabidea

  • Lankidetza Proiektuetarako Laguntzen deialdia. 2013 urtea

    Dirulaguntza eskaerak Berriozarko Udaleko Auzo Bulegoan (Kaleberri, 7) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako tokietan. Azken eguna: Azaroaren 13a, asteazkena.  2013ko Deialdia

  • Gazteriaren Arloko 2014ko Egutegiko irudiaren diseinua aukeratzeko lehiaketak.

    2014ko EGUTEGIko irudiaren diseinua aukeratzeko lehiaketak. Azaroaren 15a arte bidal ditzakezu zure diseinuak (A4 formatua) ensecun@gmail.com helbidera. Azala eta aurkibidea aukeratzeko lehiaketa: Berriozarren erroldatuak (edozein herritar) Azalaren ezaugarriak: Urtearen izena agertuko da: 2014 Osasunarekin lotutako mezua jasoko du. Adibidea (erabil daiteke): “Educar para la salud, educar para la vida”/”Osasunean hezi, bizitzarako hezi”. Testu osoa gaztelaniaz
    irakurri gehiago

  • 2. seihileko zergen ordainketarako epea zabalik

    Urriaren 15ean zabaldu da honako kontzeptuen gaineko zergen borondatezko ordainketa egiteko: Lur Kontribuzioa (bigarren seihilekoa), Jarduera Ekonomikoak eta Pasabideak (2013. urtea) EPEA: Borondatezko ordainketa egiteko azken eguna: 2013ko azaroaren 28a ORDAINTZEKO TOKIAK: – Caixa Bank – Nafarroako Rural Kutxa – Gure Egoitza Elektronikoko lotura honetan – 012 telefonoa

  • Berriozarko Plan Estrategikoa. Prozesu partehartzailearen bideoa eta galdetegiak.

    Bideoa Ezagutzen dituzu bideoan agertzen diren pertsonak? Badakizu zer den Berriozarren egiten ari dena? Zerbitzu publikoak hobetu nahi ditugu eta horretarako zure parte hartzea behar dugu. Sustapen soziokulturala helburu duten Berriozarko zerbitzuak ebaluatu nahi ditugu: kirola, kultura, berdintasuna, euskara, gazteria, ingurumena… Galdetegi hauen bidez zuen ikuspuntua helarazi. Bi minutu besterik ez duzu beharko galdetegi bakoitza
    irakurri gehiago

  • Berriozar etorbideko 24. zenbakiko ingurunea berrurbanizatzeko obrak

    HNVk, berrurbanizatze-lanen enpresa esleipenduna, egin beharreko lanak ikasturtea hasi baino lehen bukatu ditu. Obra Berriozarko Udalak sustatu zuen eta honako lanak egin dira: batetik, inguruneko zirkulazioa berrantolatzeko zoladura berritzea, eskolako garraioa kendu eta gero oso zigortuta baitzegoen; bestetik, euri-urak biltzeko kolektore eta argien kanalizazio berriak egitea. Lanak HNV enpresari esleitu zitzaizkion 119.520,73 euroren truke (beza
    irakurri gehiago

  • Obrak Mendialdea I.P.an

    Udan hobetze-lanak egin dira Mendialdea Ikastetxean. Batetik, geletako berogailuak aldatu dira, zeudenak baino eraginkorragoak jartzeko. Bestetik, laguntza-geletako aurrealdeetan isolatze termikoa jarri da, erosotasun termikoa hobetzeko eta energia aurrezteko. Lan horietan 25.000 euro inbertitu dira, beza barne. Azkenik, ekitaldi-aretoko estalkia iragazgaiztu da, barnean zeuden ur-iragazketak eta itoginak konpontzeko.  Lan hori egiteko Berriozarko Udalak dirulaguntza eskatu zuen
    irakurri gehiago

  • Izen ematea Berriozarko Bertso Eskolan

    Irailaren 23tik 27ra, Nafarroako Bertsozale Elkartean (948143747) eta Euskara Zerbitzuan (9483000359). Urrian hasiko da Berriozarko Bertso Eskola, gazteei zein helduei zuzenduta. Bertan, bertsolaritzaren teknikak irakatsiko dituzte eta, kultura adierazpide nabarmen honen bidez, ahozko gaitasuna landuko dute. Azken urteetan leku askotan zabaltzen ari dira bertso eskolak eta bertsolaritzaren berritzearen eta egungo arrakastaren oinarri dira.

  • Larunblai

    Haurrentzako aisialdi jarduera euskaraz, larunbat arratsaldeetan. Urrian hasiko diren joko-lantegi hauek euskararen erabilera sustatzeko haur talde egonkorrak sortu nahi dituzte. Bide batez, txikiek asteburuan bikain pasatzeko aukera izanen dute. Euskaraz nahikotasunez mintzatzeko gaitasuna duten haurrek parte hartu ahalko dute, Lehen Hezkuntzako 3. edo 4. mailan ikasten badute. Argibideak eta izen-ematea (irailaren 23tik urriaren 4ra, 10:00etatik
    irakurri gehiago

  • Mintzakide

    Zatoz SUPERMINTZAKIDEEKIN… nahikoa da astean ordubete libre izatea. Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu eta taldekideekin erabakitzen duzuen lekuan bilduko zarete nahi duzuena egiteko, euskaraz. Izena emateko epea urriaren 19a arte egonen da zabalik: Udaleko Euskara Zerbitzuan (948300359, euskara@berriozar.es). Aurkezpena Berriozarren: urriaren 9an, 19:00etan, Kulturgunean. Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan bertan edo Iruñerriko Mintzakideko koordinazio-gunean 948960516
    irakurri gehiago

  • Euskararen Astea Berriozarren

    Askotariko jarduerak eskainiko dizkigu Euskararen Asteak irailaren 16tik 21era, euskararen aldeko Berriozarko herri-ekimenak antolatuta. Irailaren 21ean, larunbata, jai giroko ekitaldiak bilduko dira Euskararen Egunean. Euskararen Asteko egitaraua