• Berriozarko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa

    Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak, Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak kudeatzen duena, zerbitzu elektrikoaren funtzionamenduari buruzko liburuxka argitaratu du. Herritarrentzat interesgarriak diren kontzeptu nagusiei buruzko informazioa jaso du bertan, baita gizarte-bonua delako tarifa murriztuari buruzkoa ere. Jarraian duzue liburuxka eskuratzeko esteka. Gogoratu Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak doako zerbitzua eskaintzen diela Berriozarko bizilagunei ostegunetan 9etatik 14etara. Aldez aurretik hitzordua
    irakurri gehiago

  • Udalbatzaren Osoko Bilkura Berezia

    Osoko bilkura 2018ko urtarrilaren 18an (osteguna) eginen da, arratsaldeko sei eta erdietan (18:30). Osoko Bilkura Berezia

  • Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura

    Bilkura 2017ko abenduaren 21ean (osteguna) eginen da, arratsaldeko seietan (18:00). Ohiko Osoko Bilkura

  • Olentzero eta Mari Domingi 2017

    Abenduaren 24an, igandea, Olentzero eta Mari Domingik urteroko bisita eginen dute Berriozarren.    Kalejira Lantzeluze parketik abiatuko da arratsaldeko 6etan eta Ilargi parkean bukatuko da 7ak aldera. Bukaeran, bien mezua entzun eta gero, nahi duten haurrek aukera izanen dute haiekin egoteko. Bertaratzen direnek musika taldeak, dantzariak, zalgurdiak, animaliak eta abar aurkituko dituzte. Kartela ikusi Ibilbidea ikusi

  • Abenduaren 26a, Done Eztebe Eguna

    Abenduaren 26an, asteartea, Done Eztebe Eguna ospatuko dugu Berriozarren. Goizeko ekitaldiak Alde Zaharrean eginen dira. 12etako mezaren ondoren, neska-mutil nagusien dantzaldia ikusi ahalko da, baita Txori Zuri eta Hulargi dantza taldeen emanaldia ere. Neska-mutil nagusiek otamena banatuko dute, ohiko torradak barne. Arratsaldean Doinua Musika Bandak kontzertua eskainiko du Berriozarko Mendialdea Eskolako Areto Nagusian. Kontzertua 19:00etan
    irakurri gehiago

  • Tronpeta irakaslea izateko kontratazio-zerrenda osatzeko deialdia (aldi baterako kontratazioak). Onartuen behin betiko zerrenda eta azterketaren data.

    Deialdi honen xedea da tronpeta irakasle lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien zerrenda sortzea, Berriozarko Musika Eskolako beharrei erantzun ahal izateko. Deialdi honi dagozkion agiriak: Deialdia Eskabidea Onartuen behin betiko zerrenda eta azterketaren data

  • Berriozarko Musika Eskola: Abenduko Kontzertuak

    Musika Eskolak kontzertuak eskainiko ditu abenduaren 15, 18, 19 eta 20an Berriozarko Entzunaretoan. Sartzeko gonbidapena eskuratu beharko da. Gonbidapenak ekitaldiaren egun berean jaso ahal izanen dira, saioa hasi baino ordu bat lehenago, Musika Eskolako idazkaritza-bulegoan. Kontzertuak: o   Ostiral 15ean, 19:00etan: #Paris10. Tronboi-baxu irakaslea den Eneko Azparrenen eskutik. o   Astelehen 18an, 19:00etan: Taldeetako ikasleak. o   Astearte 19an,
    irakurri gehiago

  • Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura

    Bilkura 2017ko azaroaren 29an (asteazkena) eginen da, arratsaldeko sei eta erdietan (18:30). Ohiko Osoko Bilkura

  • Euskarazko udalekuetan parte-hartzeko dirulaguntzen deialdia. Ebazpena.

    Berriozarko Udalak ebatzi ditu euskarazko udalekuetara joateko 2017. urteko dirulaguntzak. Dirulaguntza jasoko duten pertsonen zerrenda Dirulaguntza ukatua duten pertsonek postaz jasoko dute ukapenaren arrazoia azaltzen duen jakinarazpena. Edozein argibide behar izanez gero: Udaleko Euskara Zerbitzua, 948300359, euskara@berriozar.es

  • Berriozako Haur Eskolako garbiketa eta jantoki-laguntzailea izateko kontratazio-zerrenda osatzeko deialdia (aldi baterako kontratua). Lehen probaren behin betiko emaitzak eta euskara-proba eskatu duten pertsonen zerrenda.

    Deialdiaren xedea da  izangaien kontratazio-zerrenda sortzea, Berriozarko Udalean garbiketa eta jantoki-laguntzaile lanpostuan sortzen diren beharrei erantzun ahal izateko. Deialdiari buruzko agiriak: Deialdia (NAO 2017/10/03) Eskabidea Onartuen behin-behineko zerrenda (gaztelaniaz) Onartuen behin betiko zerrenda eta azterketaren data (gaztelaniaz) A azterketaren erantzun-txantiloia (gaztelaniaz) B azterketaren erantzun-txantiloia (gaztelaniaz) Testaren behin behineko emaitzak (gaztelaniaz) Testaren behin betiko emaitzak (gaztelaniaz)
    irakurri gehiago

  • Natureskola: helduen euskarazko jarduerak 17/18 ikasturtean.

    Berriozarko Natureskolak helduentzako hainbat jarduera antolatu ditu euskaraz 17/18 ikasturtean, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Lehenengoa Ezkaba mendiko animaliak ezagutzeko txangoa izanen da, azaroaren 18an, launbata, 10:00etatik 13:00etara (hasiera 10:00etan Natureskolan, Plazaola k. z/g). Gabi Berasategui biologoak (Ornitolan) gidatuko du. Txangoa Iruñerriko Mintzakiderekin batera antolatu da. Martxoaren 23an Juanjo Iriartek bizikleta garraio alternatibo gisa aurkeztu eta
    irakurri gehiago

  • 2017ko lurraren kontribuzioa (2. sehilekoa), EJZ eta pasabideak

    Urriaren 16an ireki da honako kontzeptuen gaineko zergen borondatezko ordainketa egiteko epea: Lurraren Kontribuzioa (2017. urteko bigarren seihilekoa), Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga (JEZ) eta 2017ko pasabideak. Borondatezko ordainketa egiteko AZKEN EGUNA: 2017ko azaroaren 30a. ORDAINTZEKO TOKIAK: – CAIXA BANK – RURAL KUTXA – WWW.BERRIOZAR.EUS

  • Ilustrazio-Lantegia euskaraz Liébana Goñirekin: “Zerua gris dago”

    6-11 urteko haur euskaldunei zuzendua (lehen hezkuntza). 6, 7 eta 8 urteko haurrak (LH1-LH3): azaroaren 18an, larunbata, 11:00etatik 12:30era, Kulturgunean (Etxaburua k.) 9, 10 eta 11 urteko haurrak (LH4-LH6): azaroaren 25ean, larunbata, 11:00etatik 12:30era, Kulturgunean (Etxaburua k.) Leku mugatuak: 15 haur saio bakoitzean (lehentasuna Berriozarren erroldatuek). Izena emateko modua: 012ra deitu edo www.berriozar.eus orrian sartu
    irakurri gehiago

  • Euskara ikasteko bekak. 2017/18 ikasturtea.

    Beka eskatzeko epeak: 2017ko azaroaren 1etik 30era eta 2018ko ekainaren 1etik uztailaren 15era. Eskatutako agiriak Udaletxeko Auzo-Bulegora eraman behar dira (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara) Deialdi honetan beka eskatu ahalko dute Berriozarren erroldatutako pertsonek, baita autonomoek eta egoitza soziala Berriozarren duten mikroenpresetan lan egiten duten langileek ere. Deialdiaren testua Eskabidea Argibideak: Euskara Zerbitzua, 948300359, euskara@berriozar.es

  • FICBE 2017, film laburren aurtengo jaialdia

    Aurten Berriozarko Gai Sozialei Buruzko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia urriaren 26 eta 27an eskainiko da. Lehian dauden 23 lanak ikusi ahalko dira Berriozarko Entzunaretoan. Osotara ordu eta erdiko iraupena izanen du saio bakoitzak. Larunbat 28an saritutako filmak ikusiko dira eta egileak ezagutuko ditugu. Saioak 20:00etan hasiko dira. Jatorri askotako 242 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara,
    irakurri gehiago