Iruñalde kaleko 2. atariko xehetasun-azterketaren hasierako onespena

otsaila 27, 2018

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzordeak erabaki zuen, 2018ko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batean onestea Berriozarko Iruñalde kaleko 2. atarian igogailua jartzeko barne lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, eraikineko jabeen elkarteak sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri da, iragarki hau argitaratu eta hogei eguneko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bateratua den uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak xedatutakoarekin bat.

Proiektua ikusi (gaztelaniaz)


<< atzera