Otsailaren 24tik martxoaren 8ra zabalik egonen da Berriozarko Udalak antolatutako formazio ikastaroetan izena emateko epea.

  • 012 telefonoaren bidez (astelehenetik ostiralera, 8etatik 19etara)
  • Telematikoki (lotura honetan)
  • Berriozarko Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 12etatik 14etara. Harremanetarako: Susana Aldaba, gazteriaren arloko teknikaria).

Lehentasuna izanen dute 13 eta 30 urte bitarteko gazteek. Gainerako pertsonek izena eman ahalko dute taldean leku librerik geratzen bada. 

1.- Informatika ikastaroak (maila aurreratua / aditua):

  • Microsoft Office 2010 egiaztagiria banatuko da. Asistentzia %100ekoa bada, garraio publikoa ordaintzeko dirulaguntza banatuko da.
  • Astelehen, astearte eta ostegunetan 12:30etik 14:30era.
  • Tokia: Elkarte Fundazioa (Sanduzelai etor. 42, 2. nabea)
  • Iraupena: 30 ordu
  • Hasiera: apirilaren 24an
  • Bukaera: maiatzaren 29an (azken azterketa)
  • Ikasle kopurua: 20
  • Prezioa: 10 euro

2.- Lanbide-orientaziorako eta autoenplegurako lantegia.

  • NEZaren langabezia-txartela duten DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua. FOREMek emana.
  • Martxoaren 24 eta 25ean, 16etatik 18etara5274129_orig
  • Tokia: Lantxotegi
  • Prezioa: doakoa

 3.- Enplegua bilatzeko lantegia

  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) langabezia-txartela duten langabetuei zuzendua. FOREMek emana.
  • Maiatzaren 19 eta 20an, 16etatik 18etara
  • Tokia: Lantxotegi
  • Prezioa: doakoa

 4.- Laguntza-eskolak

  • Matematika lantzeko sei leku libre geratzen dira.
  • Ostegunetan 17etatik 19etara:
    1. 17etatik 18etara: DBHko lehen eta bigarren mailak
    2. 18etatik 19etara: DBHko hirugarren eta laugarren mailak
  • Tokia: Kulturgunea
  • Hasiera data: urtarrilaren 14a
  • Bukaera: ekainaren 19an
  • Prezioa: doakoa

 5.- Lehen sorospenetarako ikastaroak

  • Gurutze Gorriak emana
  • Astearte eta ostegunetan 17etatik 19etara
  • Tokia: KulturguneaFormacion01
  • Iraupena: 21ordu
  • Hasiera: martxoak 11
  • Bukaera: apirilak 10 (azken azterketa)
  • Ikasle kopurua: 15
  • Prezioa: 10 euro

6.- Street dance, hip hop eta funky

  • 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua
  • Ostiraletan 18etatik 19etara eta larunbatetan 12etatik 13etara.
  • Berriozarko Kiroldegian
  • Iraupena: 22 ordu
  • Hasiera: apirilaren 11n
  • Bukaera: ekainaren 21ean
  • Prezioa: 22 euro

street