Kokapena:

Naturaren Gelaren eta baratze ekologikoen ondoan eta Mendialdea Eskolatik hurbil. (Gunearen koordenatuak: 42º 50′ 25,28”I 1º 39′ 55,32”M). Iruñetik 4 kilometrora.

Plaza-kopurua: 4,5 metro zabaleko 30 leku.

Zerbitzuak:

  • Autokarabanek eta antzeko ibilgaikuek sortutako ur grisak eta beltzak botatzeko lekua.
  • Edateko ura hartzeko makina. Zerbitzuak erabiltzeko fitxak Udal Kiroldegian erosi behar dira (Antsoain Zendearen k., 948301719 tel.)
  • Bidaiariek badute Udal Kiroldegiko instalazioak (dutxak, igerilekuak…) erabiltzeko txartelak eskuratzeko aukera.

Tasak:

  • Aparkatzea doakoa da urte osoan, uztailaren 5etik 15era izan ezik; izan ere, egun horietan sanferminak dira eta 8 euro kobratuko dira eguneko.
  • Edateko ura hartzeko fitxa (100 litro): 2 euro / fitxa.

Aparkatuta egoteko gehienezko denbora:

Ibilgailuek gehienez ere 72 orduz egoten ahalko dira aparkatuta, uztailaren 5etik 15era bitarteko epean izan ezik.

ArauakBerriozarko Udal ordenantza ikusi edo argibide-taula ikusi

Garraiobideak: 

– Iruñearekin lotutako bidegorria.

– Autobusak: 16.17. eta 22. lineak. Gauekoa: N-4.

– Taxiak: geltokia Gipuzkoa etorbideko 22. zenbakiaren ondoan.

Berriozarri buruzko informazioa:

BERRIOZAR, MILA URTETIK GORAKO HISTORIA

Berriozar izena XI. mendeko dokumentu batean ageri zaigu (Antso III.a Nagusiak Iruñeko Katedralari emandako pribilegioa: ondasunak erresumako hainbat tokitan eta Berriozarren bi mahasti eman zizkion). Dokumentuak 1007ko data du, baina, historialarien arabera, zehatzagoa da 1032ko data jartzea.

Izenaren amaieraren arabera (-zar), hiru Berrioetako zaharrena da: Berriobeiti, Berriogoiti eta Berriozar. Toponimoak edo toki izenak herri honen izaeraren eta historiaren isla dira. Hainbat mendetan Berriozarko herritarrek euskaraz hitz egin dute, eta, ondorioz, euskarazko izenak jarri dizkiete bizileku eta lanerako leku izan dituzten toki gehienei. Gero, toponimo horietako asko Berriozarko kaleak izendatzeko erabili dira, besteak beste, Etxaburua, Etxape, Auzalor, Itxaurdi, Bizkargain….

Egun, Berriozar udalerri oparoa da, 10.000 biztanle ditu eta horientzat hornidura eta zerbitzu egokiak. Kulturei dagokienez, aberatsa eta askotarikoa da, eta izaeraz, solidarioa, borrokalaria eta ezkonformista.

Ezinbestean bisitatu beharrekoak:

  • Done Eztebe eliza, Auzo Zaharrean. XII. mendekoa.
  • Ezpeletarren jauregia. XV. mendekoa.
  • Harraska.

Argibide gehiago ikusi.