Forma–Navarra irakasle-talde baten elkarlaneko proiektu moduan jaio zen, ulertzen baitute, baliabideak partekatzen badituzte eta helburu komun bat lortzeko lan egiten badute, helburuak eraginkortasun handiagoarekin lortu eta zerbitzua eman dezaketela.

Helburu komun hori plataforma bat eraikitzean datza, hartatik gure zerbitzuak eskaintzeko bai trebatzaileei eta bai ikasleei ere, eta prestakuntza pertsonalizatua behar duten enpresei eta erakundeei.

Elkarteak ulertzen du, horrenbestez, giza baliabideen prestakuntzaren eta heziketaren balio estrategikoak teknika, metodoak eta estrategiak behar dituela lehiakortasuna, produktibitatea, hobetzeko. Hori dela-eta, gure trebatzaileek homologazioa dute hainbat adarretako profesionaltasun-ziurtagirien ikastaroak emateko, sektore desberdinetako beren lanbide-esperientziaren arabera.

Halaber, elkartea, erakunde gisa, prestakuntza emateko ikastetxe moduan egiaztatuta du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bitartekaritza zibileko, merkataritza-bitartekaritzako eta familiarreko prestakuntza emateko Justizia Ministerioak, eta online plataforma bat du, urrutiko ikastaroak emateko edo ikastaro hobaridunak izapidetzeko Hiruko Fundazioaren bidez.

Egun, elkartea hainbat proiektutan ari da lanean, hala nola hauetan: enplegurako prestakuntza-ibilbideak, laneko orientazioa, lanbide-prestakuntza etxeko enpleguan, bitartekaritza ospitale- edo hezkuntza-esparruan, elkarlanean aritzea udal-erakundeekin (udalak, oinarrizko gizarte-zerbitzuak…), prestakuntza talde behartsu eta ahulenei ematea, baita prestakuntza gure geografian arreta gutxiago duten eta lekualdatzeko zailtasun handiagoa duten eremuetara eramatea ere.

Etorkizuneko proiektuen artean, eta, trebatzaileen eta enpresen arteko elkarlanari esker, kontaktu-sare bat garatu nahi dugu, enplegu-poltsa bat egiteko bidea emango duena, bai irakasleentzat eta bai ikasleentzat ere.

Harremanetarako: José María Rípodas Marotta

Telefonoak: 622 620 130 / 696 530 006

Helbide elektronikoa: info@asociacionforma.org