Kulturen Arteko Emakumeak izeneko elkartea 2006an sortu zen eta Berriozarren du egoitza. Kulturartekotasuna jorratzen du, generoko ikuspegi eta ikuspegi feministatik. Erakunde moduan, “Berdinak aniztasunean” tailerra egin eta gero sortu zen. Tailer hori Berriozarko Udaleko Emakume, Enplegu eta Hezkuntza Zinegotzigoak antolatu zuen 2005ean, emakumeei arreta emateko Alba udal gunean, Pilar Hurtado berdintasun-teknikariak sustatuta.

Gure ibilbidearen hasieratik xede hartu dugu egungo emakumeen eta aurretik izan ditugunen ekarpena, presentzia eta gizartean eta kulturan izan duten eta duten eragina ikusgai egitea. Konpromiso horrek, aldi berean, aurrera egitea, ezagutzea, ulertzea eta indartzea ekartzen digu. Orain arte, askotariko jarduerak egin ditugu, desberdinak: kulturarteko erakusketa bat prestatu genuen Berriozarko Mendialdea ikastetxean; munduko janarien tailer bat egin genuen mutilentzat; gure migrazio-esperientzia pertsonalak kontatu dizkiegu gure generoko kideei; elkarte gisa dugun esperientziari buruzkoak; emakume etorkinen egoeraren gaineko mintzaldietan parte hartu dugu; munduko jolasen saioak eta ipuin-kontalariak antolatu dira neska-mutikoentzat; eta filmak aurkeztu ditugu. Jeneralean, egun esanguratsuetan egiten dira, besteak beste, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, eta azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Une honetan, gure elkartea gogoeta egiteko fase batean dago eta lan patxadatsuagoa egiten, ibilbide bizia izan baitu eta lan handia egin baitugu eta askotan dena emanez aritu baikara. Kide batzuk joan egin dira, beste batzuk etorri… pertsona askok, gizon eta emakumeek, lagundu dute gure jardueretan, erronka berbera partekatuz eta sareak ehunduz: talde gisa hazten jarraitzea, kulturarteko bizikidetzaren alde lan egiten jarraitzea generoko ikuspegitik.

Sarean lan egitea:

NABALE Nafarroako Aukera Berdintasuneko Agenteen Lanbide Elkartea
SOS Arrazakeria Nafarroa
ACPP Bakerako Lankidetza Batzarra (www.acpp.com)
IDAC Komunitate Ekintzako Dominikar Errepublikako Institutua
MUDHA Dominikar Errepublikako eta Haitiko Emakumeen Mugimendua
Berriozarko Talde Feminista

Azken lau urteetan, Asociación Mujeres Entre Culturas elkarteak hainbat jarduera gauzatu ditu Iruñean, bazkideen lanari eta ahaleginari esker, baita emakumeen beste elkarte batzuekin, erakunde feministekin eta gizarte-mugimenduekin sarean egin duen lanari esker ere. Denbora horretan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eman dituen dirulanguntzak jaso ditu.

2016an “Emakumeek erabakitzen dute. Dominikar Errepublikako eta Haitiko emakumeak borrokan bereizkeriaren kontra. III. jardunaldia” antolatu genuen. Parte-hartzaileak izan ziren: Cristiana Luis Dominikar Errepublikako eta Haitiko Emakumeen Mugimenduko presidentea, Marleni Polo Komunitate Garapenerako Institutuko ordezkari eta Ana Martín Bakerako Lankidetza Batzarraren Nafarroako ordezkaria.

2017an “Itun politikoak berriz pentsatzea feminismoetatik, berdintasun-politiketatik eta migrazioetatik ingurune territorializatuetan: potentzialtasunak eta erronkak” prestakuntza-mintegia antolatu genuen. 30 eskola-orduko jardunaldiak, emakumeen elkarteetako parte-hartzaileentzat, erakunde feministetakoentzat eta, oro har, herritar guztientzat, analisi global/lokal eta intersekzional bat batera jartzeko helburuarekin, planteamendu feministetatik, berdintasun-politiketatik eta migrazioen ikuspegitik. Berdintasun-ezekin eta egungo gizarteetako botere-harremanekin lotutako arazoen diziplina anitzetako ikuspuntuak, kritikoak eta sormenezkoak. Gaitasunetan trebakuntza handiagoa izatea, gatazkak konpontzeko neurri aktiboak inplementatzea, eta jardunbide eta esperientzia positiboak erakusteak ekarriko duena. Hainbat eduki garatu ziren, eta, ezagutzarako eta eztabaidarako guneak emateaz gain, sareak ehuntzen, epistemologiak, esperientziak eta erronkak gurutzatzen jarraitzearen alde egin zen, analisi, konexio eta erronka desberdinak intersekzionatzeko bilaketan, emakumeen elkarteen, arrazakeriaren kontrako mugimenduaren eta Berdintasun Agenteen elkartearen arteko itun politikoak zalantzan jarri, eraiki eta berriro planteatzetik eta mintegiko parte-hartzaileekin. Emakumeen asoziazionismoaren esparrutik, migratutako pertsonen erakundeetatik, mugimendu feministatik eta Nafarroako arlo akademikotik gune hori planteatu genuen esperientzia berri horiek elkarrekin “berriro pentsatzeko” behar moduan, jardunbide politiko eta afektiboetan oinarritzen direnak, askotan zirkulatzaileak diren errealitateetan, oinarri izan daitekeen bizitzaren prekaritatearen eta zaurgarritasunaren testuinguruan, baita elkarrekin harremanak izateko, elkar ulertzeko eta politika feminista egiteko beste modu batzuk ikuspegi global/lokal, intersekzional eta feminista batetik batera jarri eta denen artean eraikitzeko.
Eduki askotarikoen artean, hiru ardatz nagusi jorratu ziren: feminismoak, berdintasun-politikak eta migrazioak.

2018 eta 2019an ikuspuntu antropologikoa eta generokoa duen ikerketa feministan jarri zuen arreta elkarteak. Helburu nagusia: historia berriro irakurtzeak gako femenino eta feministan ez du esan nahi soil-soilik berreskuratze-zeregina iraganean emakumeek izan zuten protagonismoa ikusgai egiteko, baizik eta artefaktuak eta corpus teorikoak aurkezteko zeregina, dinamika historikoa bere osotasunean berriro pentsatu eta berriro planteatzeko, Mary Nash historialariak planteatzen duen moduan. Emakumeen protagonismoa eta presentzia ikusgai egitea hemeretzigarren mendeko gizartean.

Gizateriaren erdia ahazten duen eta historia gizonen ikuspegitik kontatzen duen gizarte bat bidegabea, okerra eta interesatua dela sinetsita, emakumeak anonimatutik eta ikusezintasunetik atera ditugu, ez badira aipatzen ez baitira existitzen.

Justizia soziala egiten dugu, arlo politikoan, eguneroko bizimoduan, ekonomian, ekologian… parte hartzen duten emakume protagonista eta borrokalari guztiak aitortuta, mundu global eta lokal batean, mundu hobe eta seguruago baten alde egunero borrokatzen direnak, jarrera solidarioak, zuzenak eta desberdintasunarekiko errespetuzkoak izanda, pertsona guztientzako berdintasuna errealitatea izango den mundua lortzeko.

Harremanetarako: Cecilia Themme.

Helbide elektronikoa: asociacionmujeresentreculturas@gmail.com

Facebook: https://www.facebook.com/groups/2292