Kiliki elkartea 1985ean sortu zen Berriozarko udal-ludotekaren zerbitzua kudeatzeko. Zeregin horretan aritu zen 2004. urtea arte.

Urte horien ondotik, aisiako eta denbora libreko noizean behingo jarduerak gauzatzen aritu zen, bai Berriozarren baita beste herri batzuetan ere.

Ludoteka kudeatu zuen urteetan arrakasta handiena izan zuten jardueretako bati heldu zion 2012an: udalekuak. Izan zuen harrera ona eta arrakasta pizgarria izan zen hurrengo urtean berriro antolatzeko, eta orduan ere emaitza oso pozgarria izan zen. Geroztik, udalekuak udaro egiten dira, eta egun bere jardueren urteko agenda ardatz horren inguruan antolatzen da.

Kiliki elkartea aisiako eta denbora libreko monitore-talde batek eratzen du, beren lana modu altruistan eta borondatezkoan egiten dute, eta beren helburua da, jolas- eta heziketa-esparru baten barnean, Berriozarren bizi diren eta/edo ikasten duten haur eta gazteentzako jarduerak egitea.

Jarduera nagusia udalekuak dira, txanda eta talde desberdinetan antolatuta, hizkuntzaren (gaztelania eta euskara) eta hartzaileen adinaren arabera (Lehen eta Bigarren Hezkuntza). Elkartea gidatzen duten eta bere jarduteko ildo guztiak eratzen dituzten printzipioak eta balioak zuzenean edo zeharka landu ahal izateko gune moduan planteatzen dira udalekuak. Printzipio eta balio horiek, hain zuzen, berdintasuna, errespetua, bizimodu osasungarriko ohiturak, taldean lan egitea, parte hartzea, lankidetza, ingurumena zaintzea eta autonomia garatzea dira, besteak beste.

Harremanetarako: Itziar Nazar

Helbide elektronikoa: kilikiberria@gmail.com

Web: kiliki-elkartea.blogspot.com

Facebook: www.facebook.com/campamentokiliki.kilikielkartea