2010ean, lagun musikari batzuek talde bat sortzea erabaki zuten, azken batean, talde guztiak hasten diren moduan… Estiloa argi zuten: rock bertsioak, Janis Joplin, Joe Cocker… estilokoak. Eta hala hasi ziren taularatzen, gogo izugarriarekin!

2012an, saxofoi-jotzailea, tronpeta-jotzailea eta tronboi-jotzailea sartu ziren taldean, hartara, taldea eta Corleone esentzia osatzeko, eta blues-rockekoak gehiago ziren bertsioei zabaldu zieten ateak, esate baterako, Aretha Franklin, Dire Straits… baita ACDC, Blues Brother eta Queeni ere!

Bosgarren urteurrenean, kontzertua egin zuten artista gonbidatuekin Berriozarko Entzunaretoan, eta musikari handien elkarlana izan zuten, hala nola Juanma Urriza “El Boli”, Iñaki Villanueva (Khous) eta David Díaz “El Colibrí” (Marea) musikarienak.

Orain inoiz baino indartsuago daude! Zuk zeuk ikusiko duzu hurrengo kontzertuetan!

Taldekideak:

Baterian Christopher Gallet “Kiki” aritzen da. Gauden denok isilik sortzen ari denean, eta kontuz bi eta erdia nabarmentzearekin, ez bada egokia.

Pianoan Iñigo Labiano aritzen da. Nola jo ditzakete 10 atzamarrek hainbeste nota? Bere espezialitatea: 7.a, 9.a eta 13.a.

Gitarran Mikel Unzue aritzen da. Bueno, hainbat gitarra eta pedalera bikaina ditu. Soinuaren espezialista eta perfekzionista da, behar adina alditan aldatzen duena gitarra. Eta oso trebea da ezker eskuarekin.

Baxuan Mikel Alustiza aritzen da. Irakasle on moduan, ez du nota bakar bat ere uzten jo gabe, eta, nahiz eta laguntza pitin bat behar duen (bere atril bereizezina), barkatu egiten diogu, hain teknikari ona izateagatik.

Ahotsa Rebeca Echarrirena da. Ahotsa abestiei ez ezik talde osoari ere jartzen dio. Salto handienak egiten dituena da, baita agertoki arriskutsuenetan ere, eta ez kezkatu haserre ikusten baduzu, aktore rolari helduko baitio, abestiak hala egitea eskatzen badu. Gainera, photoshopperra da, kontzertuak iragarri behar direnean.

Koruak egiten Anika Echarri aritzen da, taldearen kolaboratzaile handia. Ahots nagusiaren bikoizketa perfektua, Aretha Franklinekin doazen korista handiak ere ezkuta ditzakeena.

Iñigo Olcoz saxofoi tenorra da. Bemolak eta sostenituak dira bere espezialitatea. Tonuen kameleoia da, edozeinetara egokitzen baita.

Tronpetan Maite Olcoz aritzen da. Altuek ez dute izutzen. Benetako doktorea da bakar-saioetan.

Tronboian Iker Sanz aritzen da, gure jogurtxoa. Tronboi-jotzaile on moduan, eszenaratzearen arima da, bere dantzekin. Ez gaitzala bere adinak engaina, handietako bat baita.

Musika dugu gogoko, izugarri gustatzen zaigu, gure pasioa da. 2010ean zer ateratzen zen ikusteko elkartu ginenetik agertokietan hazten joan gara. Blues-rockeko bertsioak egiten ditugu, eta oholtzan erakustea izugarri gustuko dugu.

Harremanetarako: Rebeca Echarri

Helbide elektronikoa: thecorleonesband@hotmail.com

Facebook: banda.corleones

Twiter: @CorleonesBand

Instagram: tehcorleonesband