Urtarrilaren 13an, asteartea, “Navarra People and places” izeneko ikusentzunezkoa aurkeztuko da Berriozarko Entzunaretoan. Europa mailako proiektu honetan hainbat herrialdetako elkarteek ezagutza eta asmoen berri ematen diote elkarri, bileren eta teknologia berrien bitartez. Helburuak dira belaunaldien arteko elkarrizketa eta lankidetza, belaunaldien arteko aldea murriztuz eta bakoitzaren hiria edo herrialdea arteen bitartez erakutsiz.

Kamira elkarteak antolatutako astearteko ekitaldian ikusentzunezkoa egiten lagundu duten musika elkarteek parte hartuko dute. Ekitaldia arratsaldeko 6etan hasiko da. Sarrera dohainik.

Kartela People and places