Berriozarko Udalak 2006KO GAZTERIAREN SARIA jaso du, Gazteriaren arloan, Nafarroako Gobernuak ematen duen sari nagusia. Sari banaketa NAFARROAREN EGUNAren ekitaldiekin batera eginen da: azaroaren 30ean, 12:30ean, Nafarroako Jauregian.
Azaroaren 12an hasiko da Berriozarko 2006ko antzerki-aldia. Helduentzako lau antzezlan eskainiko dira, lehenengo hiruak, gaztelaniaz, Mendialdea Eskolako areto nagusian, eta azkena, euskaraz, herriko Musika Eskolan.
Kultura, kirol, gazteria eta emakumearen arloetako ikastaroetan izena emateko epea irailaren 13an hasi eta 23an bukatuko da. Interesa dutenek 012 telefonora deitu beharko dute.
Berriozarren jai-giroa gertu dago. Jaiak abuztuaren 30ean hasiko dira, baina jaien aurreko programak hainbat kultur eta kirol jarduera proposatu ditu abuztu osoan egiteko.