Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2010eko irailaren 8a

hemen data dago
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan Nabigazioa saltatu

BERRIOZARko
Udala

>

Silvia Martínez iruindarraren "El baile de los mayordomos" kartelak irabazi du 2006ko Berriozarko Jaietako Kartel-Lehiaketa.

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Festetako kartela

Festetako kartela

Kartela jaien berri emanen duen programaren azala izanen da. Aurten Berriozarko Jaiak abuztuaren 30ean hasi eta irailaren 3an bukatuko dira.

Kartel lehiaketako epaimahaiak, kultura batzordekideek osatua, aho batez erabaki zuen lehenengo saria Silvia Martínez Gómez de Seguraren lanari ematea. Erabakiaren arrazoiak izan dira, batetik, kartelaren gai nagusia, egileak aukeratutakoa oso adierazgarria baita gure herriko jaietan; bestetik, lanaren diseinua eta, azkenik, koloreen erabilera (laranja tonuak dira nagusi).
"El baile de los mayordomos" kartelean lau maiordomoak agertzen dira dantzan, Berriozarko Alde Zaharreko plazako zoladuraren gainean, bertan izaten baita jaietako dantzaldia. Hondoa ikusleek osatzen dute. Hondo laranjak eta marrazkia inguratzen duten diseinu-lerroek originaltasuna eta freskotasuna ematen dizkiote konposizioari. Arrazoi horiengatik aukeratu du epaimahaiak kartel hau gainerako hamalauen artean.
Lehenengo sariarekin batera, irabazleak 400 euro jasoko ditu.
Gainerako saridunak honakoak dira:

  • Tokiko saria: María Cabestrero Mateosen "Alegría", 200 euro.
  • 11-14 adin tartekoen kategoria: David Alzu Silleroren "Unas fiestas únicas", 100 euro.
  • 11 urte artekoen kategoria: Iker De Miguel Valeroren "Jai-kolore", 100 euro.

Kaleberri 7 p.k. 31013 Berriozar (NAFARROA)
Tel.948 30 00 05 Fax.948 30 10 34 berriozar@berriozar.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du