Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2012ko otsailaren 4a
hemen data dagoBerriozarko alkate Xabi Lasa lekuko gisa agertu da gaur goizean Probintziako Entzutegian, herriko txupinazoaren unean gertatutakoen ildotik.
Azalpena: Lasak azpimarratu du egun horretan bera beste herritar bat gehiago zela plazan eta ikusi zuena besterik ez duela azaldu behar. Berriozarko alkate Xabier Lasaren adierazpenak.
1/1. Elkarrizketa José Manuel Goldarazenarekin, Berriozarko Basoa parkean txakurrentzat jarritako parkearen sustatzailetako bat. Azaldu digunez, berdegunean hainbat zuhaitz eta joko daude txakurrek ariketa fisikoa egin dezaten. Helburua da txakurrak ez ibiltzea aske gainerako parkeetatik, auzokideei eragozpenik ez egiteko.
3/6. Elkarrizketa X. Lasa Berriozarko alkatearekin.
2/7. Berriozarko Osoko Bilkurak ANV-EAEren kontrako mozio etikoa onartu zuen. Aldeko botoak PSN, UPN, CDN eta IU-EBrenak izan ziren. Alkateak ANV-EAEko zinegotziak kargurik gabe uzten ez baditu, UPN eta PSNk zentsura-mozioa aurkeztuko dute. Sergio Sayas (UPN), José Antonio Navidad (PSN) eta Xabier Lasa Berriozarko alkatearen adierazpenak.
2/7. IU-EBak irtenbide propioa aurkeztu du Berriozarrerako UPNk iragarri duen mozioa dela eta (mozioak PSNri emanen lioke alkatetza). Irtenbide horretan, ANV-EAE salbuetsita, ordezkaritza duten bost alderdien arteko akordioa aldarrikatzen du, gobernagarritasuna bermatzeko. IU-EBko koordinatzaile José Miguel Nuinen adierazpenak.