Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2010eko uztailaren 29a
hemen data dago
Gaur goizean inauguratu da ofizialki Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Berriozarko Institutua. Eraikina egiteko 4.300.000
euro erabili dira.
Azalpena: ikastetxe berria egin da Berriozarren azken urteetan izandako populazio hazkundeagatik. Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzen eta Berriozarko alkate Xabier Lasaren adierazpenak.
Berriozarrek inauguratu du, ofizialki, DBHko Institutua. Erainin berria aspaldiko eskaera zen, hezkuntzaren kalitatea hobetu ahal izateko.
Azalpena: Orain arte ikasleak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera zeuden ikastetxe publikoan. Berriozarko alkate Xabier Lasaren adierazpenak.
Gaur goizean inauguratu da Berriozarko udaletxe berria.
Azalpena: agintari politikoak eta berriozartarrak bildu dira erainkin berriaren inaugurazioan. Nafarroako Gobernuak eraikina egiteko gastuaren %25 ordaindu du.
Urtebete atzeratu da Berriozarko udaletxearen inaugurazioa. Eraikinaren diseinua Carlos Rodríguezena izan da.
Azalpena: Eraikinak bi zati dauzka. Batean bizitza politikoa kokatzen da eta bestean herritarren zerbitzuak. Berriozarko alkate Xabier Lasaren adierazpenak.
3/19. Berriozarko Udalak onartu zuen bart PSNk ANV-EAEren kontra aurkeztutako mozio etikoa. ANV-EAE eta Nafarroa Baiko zinegotziek ez zuten bozketan parte hartu, ANV-EAEko zinegotzi baten aitaren heriotza zela eta. X. Lasa Berriozarko alkatearen, E. Martínen (ANV-EAE), S. Sayasen (UPN), J.A. Navidaden (PSN) eta L. Jiménezen (IU-EB) adierazpenak.