Berriozarko Udalak bi enpresa publiko dauzka gaur egun. Horien bidez zerbitzu berriak edo lehen enpresa pribatuek kudeatzen zituzten zerbitzuak eskaintzen ditu. Izan ere, Udala kudeaketa zuzenaren aldekoa da, eredu horrek langileen baldintzak hobetzen dituelako eta, horren ondorioz, zerbitzuak ere hobeak direlako.

Batetik, Berrikilan Enpresa Publikoak kirol arloan eta adinekoen esparruan lan egiten du. Kirol instalazioak eta adinekoen udal zentroa kudeatzen ditu. Honelako antolaketa dauka:

Berrikilan S.M.  Administrazio Kontseilua

  • Kontseiluburua: Raúl Maiza
  • Kontseiluburuordea: Mikel Xabier Etxeberria
  • Kideak: Alfonso Arnesto, Pilar Moreno y Daniel Cuesta
  • Kudeatzailea: Oscar Lasaosa

Bestetik, Usalanda enpresa hainbat zerbitzu eskaintzeko tresna da (Udalarena da kapitalaren %100). Gaur egun Mendialdea Eskolako eta udal lokaletako garbiketaz arduratzen da. Honelako antolaketa dauka:

  • Lehendakaria: Mikel Xabier Etxeberria
  • Lehendakariordea: Mª Carmen Nadales
  • Kideak: Mª Sagrario Ortigosa, Alicia Navarro y Pilar Moreno
  • Kudeatzailea: Oscar Lasaosa
  • Arduradun orokorra: Raquel Larraya

Bi enpresak tresna egokiak dira kudeaketarako eta Berriozarko herritarrei zerbitzua emateko.

Harremanetarako:

Berrikilan: poliberriozar@berrikilan.es

Usalanda: usalanda@gmail.com