Agenda 21

BERRIOZARKO TOKIKO AGENDA 21

Agenda 21 Nazio Batuen Erakundeak 1992an Rio de Janeiron ingurumenari eta garapenari buruz egindako biltzarrean onartutako XXI. mendeko lan ildoa da. Bere baitan gai ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak daude; garapen iraunkorra bultzatuko lukeen mundu mailako elkartea sortu nahian.

Berriozar garapen iraunkorraz arduratuta dago Udalak 1998an Aalborgeko Gutuna izenpetu zuenetik. Aipatutako agiriak Rio de Janeiron onartutako “Agenda 21″ren helburuak egokitu zituen Europan. Berriozarko Agenda 21 egiteko prozesua 2001. urtean hasi zen. Lehengo urratsa Nafarroako Gobernuak bultzatutako ingurumen-ikuskapena izan zen. Ikuskapena oinarritzat hartuta, Berriozarko garapenerako ekintza-plana eta hainbat lerro estrategiko definitu ziren:

  • Talde eta norbanakoak udalerriko gizartean integratzeko lana sustatu.
  • Ongizatea eta iraunkortasuna helburu, honako faktore hauek gizarteak dituen beharretara egokitu: espazioaren egitura organikoa, lurraren erabilera, hiriaren hazkundea eta bizitegitarako ekipamendua.
  • Hornidura eta zerbitzu publikoak biztanleen gaur egungo beharretara egokitu.
  • Hiri-mugikortasuneko eredu iraunkorra sustatu.
  • Ezkaba mendiaren balore naturalak garatu eta indartu

Berriozarko Agenda 21ek udalerriko biztanleen ongizaterik handiena bateragarri egin nahi du honako helburu hauekin: baliabide naturalak kontserbatu, hondakinak murriztu eta ingurumenerako ekintza kaltegarriak ekidin. Horretarako baldintza herritarren parte-hartzea da, guztion konpromisoa beharrezkoa baita.

Bideoa ikusi.