Berdintasun Plana

Berriozarko Emakume eta Gizonen III. Berdintasun Plana.

Berriozarko Udalak aho batez onartu du Emakume eta Gizonen III. Berdintasun Plana. Proiektu honen diagnostikoan eta lanketan 50 pertsonak parte hartu dute. Plana lau esku hartze eremutan oinarrituta dago: Toki gobernamendua eta genero-zeharkakotasuna; Emakumeen aurkako indarkeria;  Zaintza, erantzunkidetasuna eta eginkizunak bateratzea eta Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.

Dokumentua Udalak herrian berdintasuna lantzeko hartutako konpromisoaren erakusgarria da, zortzi urtez indarrean egonen dena.