• Natureskola: helduen euskarazko jarduerak 17/18 ikasturtean.

    orkatzaBerriozarko Natureskolak helduentzako hainbat jarduera antolatu ditu euskaraz 17/18 ikasturtean, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean.

    Lehenengoa Ezkaba mendiko animaliak ezagutzeko txangoa izanen da, azaroaren 18an, launbata, 10:00etatik 13:00etara (hasiera 10:00etan Natureskolan, Plazaola k. z/g). Gabi Berasategui biologoak (Ornitolan) gidatuko du. Txangoa Iruñerriko Mintzakiderekin batera antolatu da.

    Martxoaren 23an Juanjo Iriartek bizikleta garraio alternatibo gisa aurkeztu eta mantentze-lanak nola egin azalduko du (18:00-20:00).

    Apirilaren 18an Maite Palaciosek kosmetika naturalari buruzko lantegia eskainiko du (17:30-19:30).

    Jarduera guztiak doakoak dira, baina aurretik izena eman behar da: Natureskola, 948594774, natureskola@sumaconcausa.org

  • Ilustrazio-Lantegia euskaraz Liébana Goñirekin: “Zerua gris dago”

    azal-txikia-etxepare16

    6-11 urteko haur euskaldunei zuzendua (lehen hezkuntza).

    6, 7 eta 8 urteko haurrak (LH1-LH3): azaroaren 18an, larunbata, 11:00etatik 12:30era, Kulturgunean (Etxaburua k.)

    9, 10 eta 11 urteko haurrak (LH4-LH6): azaroaren 25ean, larunbata, 11:00etatik 12:30era, Kulturgunean (Etxaburua k.)

    Leku mugatuak: 15 haur saio bakoitzean (lehentasuna Berriozarren erroldatuek).

    Izena emateko modua: 012ra deitu edo www.berriozar.eus orrian sartu eta datuak utzi, azaroaren 6tik 10era.

    “Zerua gris dago” albumak 2016ko Etxepare saria jaso zuen.

    Etxepare Saria sustatzen duten Udalek antolatutako jarduera.

  • Euskara ikasteko bekak. 2017/18 ikasturtea.

    Beka eskatzeko epeak: 2017ko azaroaren 1etik 30era eta 2018ko ekainaren 1etik uztailaren 15era.

    Eskatutako agiriak Udaletxeko Auzo-Bulegora eraman behar dira (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara)

    Deialdi honetan beka eskatu ahalko dute Berriozarren erroldatutako pertsonek, baita autonomoek eta egoitza soziala Berriozarren duten mikroenpresetan lan egiten duten langileek ere.

    Deialdiaren testua

    Eskabidea

    Argibideak: Euskara Zerbitzua, 948300359, euskara@berriozar.es

  • Gazteen antzerki tailerra euskaraz.

    antzokia1718Ariketa eta jolasen bidez antzerkiaren munduan murgiltzeko aukera bikaina, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua.

    Astelehenetan 17:30etik 19:00etara, 2017ko urriaren 16tik 2018ko maiatzaren 28ra, Gaztegunean.

    Ikasturte osoko prezioa: 56,38 euro.

    Izena emateko deitu edo idatzi urriaren 2tik 11ra:

    - Udaleko Euskara Zerbitzura: 948300359 (goizez), euskara@berriozar.es

    - Udaleko Kultura Zerbitzua: 948301656 (goizez), cultura@berriozar.es

  • Euskara Zerbitzua

    Euskara Zerbitzuak euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat programa garatzen ditu, udal administrazioari begira zein udalerri osoari begira. Programa gehienak Nafarroako Udaletako beste Euskara Zerbitzuekin batera prestatzen ditu (Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen Sarea, NUETS).

    Lan-ildo nagusiak honakoak dira:

    • Euskalduntzen ari diren pertsonak laguntzea (haurrak zein helduak) gaitasun gero eta handiagoa izan dezaten; hau da, ikasitakoaren kalitate eta aniztasunarengatik, gero eta errazago izan dezaten euskaraz bizitzea. Horretarako hainbat deialdi eta programa eskaintzen dira. Besteak beste, Euskara ikasteko beken deialdia edo Euskarazko Udalekuetara joateko dirulaguntzen deialdia.
    • Euskararen presentzia gero eta handiagoa izatea gizarteko hainbat esparrutan, esaterako, merkataritzan (“Euskara Merkataritzara“). Eskualdeko beste udal batzuekin bideratutako horrelako egitasmoen bidez, hainbat laguntza eskaintzen dira euskararen erabilera areagotzeko.
    • Udalaren baliabideak (baliabide pertsonalak, agiriak…) egokitu, euskaraz eskaintzen den zerbitzua gero eta hobea izan dadin: langileen trebakuntza eta itzulpenak, esaterako.
    • Euskara eta euskarazko kulturaren berri eman Berriozarko pertsona guztiei. Ildo honetan egiten denaren adibiderik hoberena Ze berri? aldizkaria da, Nafarroako hainbat udalen elkarlanari esker egiten den aldizkaria.
    • Bestalde, Udalak herriko zenbait erakunde laguntzen ditu (Zorroka Elkartea, Auzalor Euskaltegia, Mendialdea Eskola, Mendialdea IGE, Txolin ludoteka…), horiek egiten dituzten jarduerei esker euskarazko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin gure herrian.

    Jarraian ikus ditzakezu Euskara Zerbitzuarekin lotutako azken albisteak. Bestelako edozein argibide behar izanez gero guregana jo, bide hauetako bat erabilita:

    Helbidea: Euskal Herria plaza 1, 31013 Berriozar (NAFARROA)

    Jendaurreko orduak bulegoan: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.

    Telefonoa: 948 30 03 59

    Helbide elektronikoa: euskara@berriozar.es

    Udalaren Euskara Teknikaria: Rosa Ramos Alfaro.

  • Mintzakide: Izen emate epea zabalik

    Mintzakide: Hartu, Eman, Eragin.

    Zatoz MINTZAKIDEEKIN… nahikoa da astean ordubete libre izatea.
    Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu eta taldekideekin erabakitzen duzuen lekuan bilduko zarete nahi duzuena egiteko, euskaraz.

    Izena emateko epea urriaren 22 arte egonen da zabalik Udaleko Euskara Zerbitzuan (948300359, euskara@berriozar.es)

    Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan bertan edo Iruñerriko Mintzakideko koordinazio-gunean 948330868 (Nafarroako Euskaltzaleen Topagunea).

    Izena online emateko

  • Euskarazko udalekuak. Dirulagutzak eskatzeko epea.

    udalekuakLH17Berriozarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei euskarazko udalekuek sortutako gastuak neurri batean ordaintzeko (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen udalekuak).

    Eskaerak Udaletxeko Erregistroan aurkeztu ahalko dira  irailaren 1etik 29ra.

    Deialdiaren testua.

    Diru-laguntza eskatzeko eskabidea.

    Argibideak: Euskara Zerbitzuan, 948300359 / euskara@berriozar.es

  • Euskara ikasteko bekak, 2016-2017 ikasturtea. Behin betiko ebazpena.

    Berriozarko Udalak ebatzi ditu euskara ikasteko 2016-2017 ikasturteko behin betiko laguntzak.

    Bekaren bigarren zatia ukatua duten pertsonek postaz jasoko dute ukapenaren arrazoia azaltzen duen jakinarazpena.

    Edozein argibide behar izanez gero: Udaleko Euskara Zerbitzua, 948300359, euskara@berriozar.es

    Beka jasoko duten pertsonen zerrenda

  • Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa.

    1001 mundu

    IGO_kartela2017Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.

    Iruñerriko bederatzi Udalen euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarri da martxan egitasmoa eta herrietako liburutegi publikoak erdigune eta laguntzaile aktiboak izanen dira.

    Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra, jarraitu hiru pausu hauek:
    1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Berriozarko Liburutegi Publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.

    2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari herriko liburu-dendetan erabiltzeko.

    3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

    Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago ordaindu ahalko da herriko liburu-dendetan (Ilargi eta Da2). Azken eguna txekea erabiltzeko: 2017ko ekainaren 10a.

    Apiril eta maiatzaren bukaeran, 30 euroko erosketa-txekea zozketatuko da hil horretan parte hartu dutenen artean.

    “Irakurri, gozatu eta oparitu” bideoa

  • Haur eta Gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogo berria argitaratu da.

    2016_catalogo_eusBertan 0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak bildu dira: musika, filmak, informatika, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak, gurasoentzako materiala… den-dena euskaraz gozatzeko.

    2016-2017 Katalogoaren pdf-a

    www.katalogoa.eus webgunean informazio zabalagoa aukituko duzu: produktu gehiago eta horien ezaugarriak, baita saltokietara iristeko aukera ere.

  • Albun-lantegia euskaraz, Pello Añorgarekin: “Munstroek ere pixa egiten dute ohean”

    Azaroak 19, larunbata, 11:00etatik 13:00etara Kulturgunean (Etxaburua kalean).

    7,8 eta 9 urteko haur euskaldunei zuzendua (lehen hezkuntzako  2.  3. eta 4. mailetakoak)

    Leku mugatuak: 20. Lehentasuna Berriozarren erroldatuek (horien artean haur zaharrenek).

    Izena emateko modua: 012ra deitu edo www.berriozar.eus orrian sartu eta datuak utzi, azaroaren 2tik 9ra.

    “Munstroek ere pixa egiten dute ohean” albumak 2015ko Etxepare saria jaso zuen.

    Etxepare Saria sustatzen duten Udalek antolatua eta Nafarroako Gobernuak lagundua.

    Kartela ikusi.

  • Euskarazko udalekuetan parte-hartzeko dirulaguntzen deialdia. Ebazpena.

    Berriozarko Udalak ebatzi ditu euskarazko udalekuetara joateko 2016. urteko dirulaguntzak.

    Dirulaguntza jasoko duten pertsonen zerrenda.

    Dirulaguntza ukatua duten pertsonek postaz jasoko dute ukapenaren arrazoia azaltzen duen jakinarazpena.

    Edozein argibide behar izanez gero: Udaleko Euskara Zerbitzua, 948300359, euskara@berriozar.es

  • Mintzakide: Izen emate epea zabalik

    Mintzakide: Zurekin hitz egin nahi dut.

    Zatoz MINTZAKIDEEKIN… nahikoa da astean ordubete libre izatea.
    Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu eta taldekideekin erabakitzen duzuen lekuan bilduko zarete nahi duzuena egiteko, euskaraz.

    Izena emateko epea urriaren 24a arte egonen da zabalik Udaleko Euskara Zerbitzuan (948300359, euskara@berriozar.es)

    Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan bertan edo Iruñerriko Mintzakideko koordinazio-gunean 948330868 (Nafarroako Euskaltzaleen Topagunea).

    mintzakide kartela

    Izen emateko

    Ikusi bideoa

  • Argi dago! ¡Está claro! Euskara

    Aurten ere, Berriozarko udalak helduen euskalduntze kanpainarekin bat egin du eta herritarrak euskara ikastera animatzen ditu.

    Bide horretan, Nafarroako udal eta toki entitateetako euskara zerbitzuek abian jarri dute 2016-2017 ikasturterako helduen euskalduntze kanpaina. Urtero bezala, nafar guztiak euskara ikastera bultzatzea da kanpainaren helburua.

    “Argi dago” izenburu izanik, aurtengo kanpainan telebista-lehiaketa bat agertzen da, eta bertan parte hartzen dutenek hitz batzuk asmatu behar dituzte, euskarari hertsiki lotuak guztiak:  gozamena, hurbiltasuna, praktikotasuna, transmisioa, balioa, sozializazioa.  Hitz horiek guztiak esaldi berean elkartuta, euskararen definizio hau osatzen ahal dugu:  “Euskara balioez zein onurez beteta dagoen zerbait da, hurbila, gozoa eta praktikoa; haurtzaroan —transmisioaren bidez— edo helduaroan jasotzen da; konplizitateak, emozioak eta sentimendu positiboak eragiten ditu; eta, erabiliz gero, aukera ematen digu gozamena eta poza sentitzeko eta gure sozializazioa errazteko”

    Euskara ingurune hurbilenean daukagu; jende askorentzat komunikatzeko, afektibitatea adierazteko, harremanak izateko eta gozatzeko bidea da; hiztunen komunitate dinamikoa, aktiboa eta dibertigarria egituratzen du; gure seme-alabei transmititzen ahal diegun ondarea da; eta balio erantsi handia du lan esparruan.

    Pertsonaren sozializazioa ez da lehendabiziko urteetan bukatzen, aitzitik, bizitza osoa barne hartzen duen prozesua da. Horregatik, hain zuzen, euskarak balio handia du aukerez beteta dagoen egungo gizarte dinamiko eta aldakor honetan. Euskara belaunaldi eta adinen arteko zubia da jada, eta, beraz,  ikasteak onura ugari ekarriko dizkigu.

    Nafarroako euskaltegiek, urte askotako esperientzia izateaz gain, metodologia garatua eta anitza ere erabiltzen dute. Era berean, euskara ikasteko modalitate eta aukera asko eskaintzen dituzte, presentzialak nahiz autoikaskuntzakoak, eta jendearen erritmora eta beharretara egokitzeko malgutasun osoz lan egiten dute.

    Ohiko kartel eta paperezko euskarriez gain, bideo dinamiko eta dibertigarri bat da kanpainaren baliabide nagusia, euskararen bizitasuna eta praktikotasuna azpimarratzen dituena. Interneten denon eskura dago jadanik: Elaide plataforman (www.elaide.eus) ikus daiteke, edota material grafikoan inprimatutako QR kodearen bidez.

    Kanpaina honen sustatzailea Berriozarko udala ere izaki, berriozartar guztiak animatzen ditu urrats bat aurrera ematera eta irail honetan herriko Euskaltegian izena ematera.

    Berriozarko Udala elkarlanean aritzen da Aek-ren Auzalor Euskaltegiarekin (Errekaldea k. 4, 948300602 / 607601400) eta ikasteko bekak eskaintzen dizkie herritarrei ikastaroek sortutako gastua neurri batean finantzatzeko, baita mintzapraktika egiteko Mintzakide programa ere Euskaltzaleen Topagunearekin batera.

    Horregatik guztiagatik, Nafarroako udaletako euskara zerbitzuek euskara ikasteko komunitatean sartzera animatzen zaituzte. Lehenengoz abiatzen denak bide zoragarria topatuko du, eta erdizka korritu duenak denbora gutxian menperatu ahal izanen du euskara; praktikoa eta etorkizunez betea.

    Hemen,  kanpainaren euskarri komunikatiboak.

    Antolatzaileak:

    Udalak/Ayuntamientos: Agoitz/Aoiz, Antsoain/Ansoáin, Aranguren, Artzibar/Valle de

    Arce, Atarrabia/Villava, Auritz/Burguete, Barañain, Basaburua, Berriobeiti/Berrioplano,

    Berriozar, Burlata/Burlada, Eguesibar/Valle de Egüés, Erroibar/Valle de Erro, Esteribar,

    Etxauri, Galar, Gares/Puente La Reina, Imotz, Lizarra/Estella, Luzaide/Valcarlos, Odieta,

    Oltza Zendea/Cendea de Olza, Orkoien, Tafalla, Uharte/Huarte, Ultzama, Zizur Nagusia/Zizur Mayor.

    Mankomunitateak/Mancomunidades: Sakana, Iranzu/Irantzu.

    Batzorde Nagusiak/Juntas Generales: Aezkoa, Erronkari/Roncal, Zaraitzu/Salazar.

    Laguntzaileak:

    Helduak euskalduntzeko kanpainaren laguntzaileak: AEK, IKA, Hizkuntza Eskola, Zubiarte euskaltegi publikoa, Euskarabidea eta Nafarroako Gobernua.