Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2010eko irailaren 9a

hemen data dago
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan Nabigazioa saltatu

BERRIOZARko
Udala

>

Euskara Zerbitzua

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Euskara Zerbitzuak euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat programa garatzen ditu, udal administrazioari begira zein udalerri osoari begira. Programa gehienak Nafarroako Udaletako beste Euskara Zerbitzuekin batera prestatzen ditu (Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen Sarea, NUETS).

Lan-ildo nagusiak honakoak dira:

  • Euskalduntzen ari diren pertsonak laguntzea (haurrak zein helduak) gaitasun gero eta handiagoa izan dezaten; hau da, ikasitakoaren kalitate eta aniztasunarengatik, gero eta errazago izan dezaten euskaraz bizitzea. Horretarako hainbat deialdi eta programa eskaintzen dira. Besteak beste:
    euskara ikasteko beken deialdia

    haurrentzako udalekuak

    euskara familian sustatzeko programa

    haurrentzako ipuin-lehiaketa

    euskarazko produktu kulturalen katalogoa

    Mintzakide proposamena (ikasten ari direnak euskaldun osoekin mintzatzeko aukera)

    Mintzakide bloga

  • Euskararen presentzia gero eta handiagoa izatea gizarteko hainbat esparrutan, esaterako, elkarte eta erakundeen artean ("Euskara Zure Esku" egitasmoa) edo merkataritzan ("Euskara Merkataritzara"). Eskualdeko beste udal batzuekin bideratutako horrelako egitasmoen bidez, hainbat laguntza eskaintzen dira euskararen erabilera areagotzeko.
  • Udalaren baliabideak (baliabide pertsonalak, agiriak...) egokitu, euskaraz eskaintzen den zerbitzua gero eta hobea izan dadin: langileen trebakuntza eta itzulpenak, esaterako.
  • Euskara eta euskarazko kulturaren berri eman Berriozarko pertsona guztiei. Ildo honetan egiten denaren adibiderik hoberena Ze berri? aldizkaria da, Nafarroako hainbat udalen elkarlanari esker egiten den aldizkaria.
  • Bestalde, Udalak herriko zenbait erakunde laguntzen ditu (Zorroka Elkartea, Auzalor Euskaltegia, Mendialdea Eskola, Mendialdea IGE, Txolin ludoteka...), horiek egiten dituzten jarduerei esker euskarazko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin gure herrian.

Jendaurreko orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.

Udalaren Euskara Teknikaria: Rosa Ramos Alfaro.

Helbidea: Kaleberri 7, 31013 Berriozar (NAFARROA)

Telefonoa: 948 30 03 59

Faxa: 948 30 10 34

E-Posta: euskara@berriozar.es

Kaleberri 7 p.k. 31013 Berriozar (NAFARROA)
Tel.948 30 00 05 Fax.948 30 10 34 berriozar@berriozar.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du