Eskola-Bidea proiektuari jarraipena emanen zaio aurten ere. Ikasturte osoan zehar pertsona batek Mendialdea Eskolara igotzeko ibilbideari hasiera eman eta ardura hartuko du topaguneetara adostutako orduetan iristeko. Etxaburua kalean hasita, honakoak dira topaguneak:

8:30ean Etxaburua kalean, Liburutegiaren aurrean
8:35ean Lantzeluzen
8:38an Berriozar etorbidearen eta Probintzietako Errege Abelbidea kalearen arteko bidegurutzean
8:40an Zurezko zubia

Anima zaitez eta igo Mendialdea Eskolara Eskola-Bidetik Berriozarko haurrekin.
LAGUNDU, ZAINDU INGURUMENA ETA HOBETU ZURE OSASUNA.