“Iruñalde” adineko pertsonen Udal Egoitza, komunitate-gune bat da, 60 urtetik gorakoei edo/eta desgaitasuna edo menpekotasuna duten pertsonei jarduerak eskaini eta arreta zerbitzua ematen duena.

Instalazioak:

Egoitzak 600 metro karratu ditu, bi solairutan eta barne-patioan banatuta.

Banaketa honelakoa da:

-Beheko solairua: Gimnasioa, atondoa, bainu geriatrikoak, patioa eta laster: Eguneko zentroa, fisioterapia gela, jantokia, oficce sukaldea.

-Lehen solairua: Erretirodunen gela, jardueretarako 2 gela (neurri desberdinekoak), ikus-entzunezko aretoa, informatika gela, begiraleen gela, zuzendaritza gela eta laster podologia gela.

-100 m2-ko barne-patioa.

Kokalekua eta kontaktu datuak:

Iruñalde kalea z/g. 31013 Berriozar

Berriozarko Udaleko Kirol, Gizarte-ongizate eta Osasun Zerbitzuaren kontaktua:

Telefonoa: 948301636

E-posta:mailto:ibayo@berriozar.es

Arreta ordutegia: Astearteak, asteazkenak eta ostegunak 10:00etatik 12:00etara. (Aurretiko hitzordua).

Helburuak:

·    ONGIZATE ETA OSASUN MAILAK HOBETU (komunitate osoarena): Adineko pertsonen zaintza komunitate-eginkizun bihurtu, Berriozar adinekoen herri zaintzaile bilakatuz.

·    AUTONOMIAREN SUSTAPENA ETA MENPEKOTASUNAREN PREBENTZIOA.

·    JARDUEREN ETA HARREMANEN GUNEA SORTU.

·    KOMUNITATE-ELKARTASUNA ETA SOSTENGUA INDARTU.

·    LAN ETA FAMILIA-BIZITZAREN KONTZILIAZIO ETA ARNASALDI AUKERAK AHALBIDETU.

·    NORBERE ZAINTZA ETA BIZITZA SOZIALEAN PARTE HARTZEA BULTZATU.

Laburbilduz, zahartzea prozesu natural eta positibo gisa ulertzea da, modurik geldoenean gauzatu eta kontzienteki egin dadin ahalbidetuz, menpekotasunak atzeratuz edo gutxienez herritik eta ingurutik atera gabe modu erosoago batetan bizitzen saiatuz. Halaber, zahartuz doazen pertsonen bizitza kalitatea hobetu nahi da, bizitza osasuntsu, parte hartzaile eta seguru baten garapenerako aukerak sustatuz.

Helburua ez da soilik SENDATZEA, baizik eta epe luzerako ZAINTZA.

Hasiera puntua: ZAINTZARI balorea ematea (onura publiko gisa). Honekin lortu nahi dena da LAGUNTZEA, MOTIBATZEA, jarduerez gozatzea, gaitasunak bistaratzea, hitz egitea, autoestimua indartzea, inguruko pertsonekin elkar eragitea.

Ingurua ZAINDU

Geure burua ZAINDU

Besteak ZAINDU,

Gizartea ZAINDU.

Jarduketa eremuak:

·    Banakoa

·    Familia eta Taldea

·    Gizartea eta komunitatea: sare-lana, lankidetzan egina eta koordinatua.

Zerbitzuak:

  1. Bizitza Aktiboa programa:
    Maila fisiko, psikologiko eta emozionalean zahartze aktiboa sustatzeko ekintza programa da, gizartearekin elkarreragina duena. Zahartze egokia, belaunaldiartekoa, parte hartzailea  lortu nahi da, beti ere ahalduntze ikuspuntu batetik, kultur aniztasuna eta genero gaiak aintzat hartuta.Gaur egun honakoa eskaintzen da: Areto dantza, gorputz-espresio eta mugimendua, gimnasia, yoga, adineko pertsonentzat ureko jarduerak, eten digitalaren ezabapena (informatika), memoria tailerrak, norbere zaintzaren ikastaroa (psikologoarekin), ehoziri-lanak, jantzigintza, 75 urtetik gorakoentzat erorketa-prebentziorako tailerrak, zaintzaileak artatzeko tailerrak.Gainontzeko udal-eskaintzen funtzionamendua dute, ekintza bakoitza astean behin edo bitan Egoitzan eginez, jarduera eta talde bakoitzerako egun eta ordutegi desberdinekin.ERRENTAREN araberako izen-emate tasak dituzte.Informazioa, Udaleko ikastaroen eskuorrian azaltzen da.

2. Familia Arnasbide eta Autonomia Programa (Jubiloteka):

Bakarrik dauden eta lehen mailako menpekotasuna duten pertsonentzako jarduera fisiko, sozialak eta psikologikoak barne hartzen ditu. Honekin batera, zaintza lanetan familiei laguntza eman nahi die.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara.

Tasak: errenta aitorpenaren araberakoak.

Metodoa: plazaren erreserba, Gizarte Langileekin elkarrizketa eta Jubilotekan izen-ematea.

Gaur egun TRANSFORMA erakundeak kudeatzen du.

Jubilotekaren inguruko informazio orria kontsultatu

Datozen bi atalei dagokienez, proiektu hauek etengabeko lanketa PROZESU baten parte izatea da nahia, modu gogoetatsu, partekatu eta kooperatuan zerbitzu eta programa hauek definituz. Datozen egunetan Berriozarko Adineko pertsonen Udal Aretoan finkatuko dira.

3. Eguneko Zentroaren Programa.
Egoitzak, Eguneko Zentrorako gunea izango du, sei orduz adineko pertsonak langile espezializatuekin egoteko. Honek, menpekotasuna edo/eta desgaitasuna duten adineko pertsonei aukera ematen die haien herrian zahartzeko, eremu naturaletik kanpo joan behar izan gabe.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera. Eguneko zerbitzua, 6 edo 7 ordukoa.

Nafar Gobernuarekin bilerak martxan daude, herrian adostutako zerbitzu hau sortu dadin. Aurreikuspena, 2021ean plazak eskaini ahal izatea da.

4. Beste zerbitzuak:
-Fisioterapia eta podologia zerbitzuak ere abiarazteko zehaztapenetan gabiltza, 2020.urtean martxan izateko helburuarekin.

-Adineko pertsonak haien ardurapean dituzten zaintzaileentzat, batez ere familiako kideentzat, sostengu eta formazio zerbitzua. Gaur egun, Familia Arnasbide eta Autonomia Programan (Jubilotekan) izena eman duten pertsonen familietako kideekin hainbat jardunaldi burutu dira.

– Baliabide eta Material Teknikoen Zerbitzua.

– Laguntza Osagarrirako eta Boluntariotzaren Sustapenerako Zerbitzua.

– Adineko Pertsonen Laguntzarako Bulego Teknikoa.

Erakunde parte hartzaileak:

  • Berriozarko Udala: Kirol, Gizarte-ongizate eta Osasun Zerbitzua, Kultura, Hirigintza, Berdintasuna.
  • Osasun Etxea.
  • Gizarte-zerbitzuen Mankomunitatea.
  • Beste erakunde laguntzaileak:

* Berriozarko Ohitura Osasungarrien komunitate-programa.
* Erretiratuen Done Eztebe Elkartea.
* Berriozarko enpresa publikoak: Berrikilan eta Usalanda.
* Nafar Gobernua: Gizarte Eskubideen Departamentua, Ingurumeneko Departamentua (Agenda 21), Nafarroako Kirolaren Institutua eta Osasun Publikoaren Departamentua.
* CAN Fundazioa.
* Bizitza aktiboa programako adineko pertsona parte hartzaileak.
* Adineko pertsonei zuzendutako jarduerak dinamizatzen dituzten profesionalak: begiraleak.