Berriozarko Mendialdea I Eskola Publikoa Berriozar, Itza, Xulapain eta Berriobeitiko ikasleen eskualdeko eskola da. Eskolak, egun, hainbat jatorritako 500 ikasle baino gehiago dauzka hiru lerrotan.

Zentroak Haur Hezkuntza (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntza (6-12 urte) eskaintzen ditu, A eta G hezkuntza ereduetan. PAI 2010-2011 ikasturtean ezarri zen bertan, 2019-2020 ikasturtera arte. Beraz hauek dira eskolako hizkuntza ereduak:

G – P.A.I. hizkuntza anitzeko programa. Eskolak ingelesez eta , gaztelaniaz egiten dira.
A – P.A.I. hizkuntza anitzeko programa. Eskolak ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz egiten dira.

Ikasleek jardunaldi jarraian ikasten dute eta eskolaz kanpoko jarduerak egiteko aukera zabala daukate; ikastetxeak, guraso elkarteak eta beste entitate batzuek antolatutako jarduerak, hain zuzen.

Metodologia inklusiboa lantzen dugu (PROEDUCAR), teknologia berrien erabilera egokia sustatzen dugu, curriculumeko hizkuntzak era natural batez uztartzen ditugu eta hezkuntza kalitatea lortzeko prozesuan murgilduta gaude.

Halaber, Eskolan sukaldea duen jantoki zerbitzua dago, garraiorako hainbat zerbitzu dauzkagu eta Ausensi Guraso Elkarteak “iratzargailu zerbitzua” (haurtzaindegia) kudeatzen du.

INSTALAZIOAK: http://mendialdea1.educacion.navarra.es/blogs/centro/instalaciones/

FAMILIEN ARGIBIDE-BULETINA

2019-2020 ikasturteko buletina, ikastetxeko antolaketari buruzko gai garrantzitsuak eta Bizikidetza Plana azaltzen dituena ondoko estekan ikus daiteke:

Familien argibide-buletina, 2019-2020 ikasturtea (Gaztelaniaz)

PREMATRIKULAZIOAREN ATEAK ZABALTZEKO EGUNA

2020-2021 ikasturteari begira, Eskolak bi egun hauetan zabaldu ditu ateak:

  • 2020ko urtarrilaren 20an, astelehena, 15:30ean
  • 2020ko urtarrilaren 21ean, asteartea, 9:30ean

Ateak zabaltzeko egunaren kartela. (Gaztelaniaz)

Ateak zabaltzeko egunari buruzko informazio gehiago.

Aurreikusitakoaren arabera, izena emateko epea otsailaren hasieran zabalduko da, aurreko urteetan bezala.

HARREMANETARAKO DATUAK:

Helbidea: Berriozar etorbidea Z/G,31013 – Berriozar

Telefonoa: 948 309470

Helbidea elektronikoa: cpberrio1@educacion.navarra.es

Web orria: http://mendialdea1.educacion.navarra.es/blogs/