Otsailaren 4an, asteartea, Santa Agataren abesbatza itzuliko da Berriozarko karriketara, makilkadaz eta “eztarri sanoz” puska-biltza egitera. AEK-Auzalor Euskaltegiak antolatutako jarduera hau errotuz joan da urtez urte gure herrian.

Kalejira Kirol Tabernan hasiko da, arratsaldeko 6etan, eta Zulo Alai Elkartean bukatuko da. Bertan bildutakoa prestatu eta otordua eginen da.

Agate2014