Zuhaitzaren Eguna martxoaren 18an, igandea.

martxoa 12, 2018

arbol_imagenMartxoaren 18an, igandea, goizeko 11etan, nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute Zuhaitzaren Eguneko jardueretan.

Zuhaitzen landaketa familiarekin, taldeka edo elkarte baten izenean egin ahalko da. Aurten aukeratutak lekua Errota kalea izanen da, haur parkearen ondoan.

Izena emateko deitu 012 telefonora edo egin eskaera www.berriozar.eus webgunean. Epea: martxoaren 5etik 14ra.

Obra eta Lorezaintza Zerbitzuak landareak eta behar den tresneria jarriko ditu jendearen esku. Hala ere, tresneria eramateko aukera duenari eramateko gomendatzen diogu, Udalak jarriko duena denontzako nahikoa izanen ez delako.

Zuhaitzak landatu eta gero, Lantxotegi Elkarteak prestatutako otamena eskainiko da.

Anima zaitez eta parte hartu! Zure laguntza beharrezkoa da Berriozar jasangarria lortzeko.

Kartela ikusi.


<< atzera