Heldu den ostiralean, abenduak 20, 19 etan, Berriozarko Udalak antolatutako Kirolaren 2013ko Eguna eginen dugu Berriozarko Entzunaretoan.

Ospakizunaren helburua da urte osoko kirol gertakaririk aipagarrienak nabarmentzea:

  1. Eskrima erakusketa, Nafarroako Eskrima Klubaren eskutik.
  2. Zunba erakusketa (Natalia Bendoiro eta Beatriz Urtasun).
  3. Manel Arcosek kaleko gimnasioetan ariketak egiteko taulak aurkeztuko ditu (Ohitura Osasungarrien Komunitate-Programa).
  4. Kirolariei 2013ko aitortza egitea.
  5. Bideo emanaldia: kirol jarduera ahalmen urriko pertsonekin, Berrikilanek bultzatua.

Ekitaldia herriko kirolarientzat eta senitartekoentzat antolatu da.

2013ko aitortzak

1. Futbol entrenatzaileak: beren kirol ibilbidearengatik:

Javier Ubasos

Miguel Gonzalez

2. Emakumeen kirola:

Berriozar Futbol Kluba: Emakumezkoen erregionala. Txapeldunordeak Kopan; MKE: Txapeldunondeak areto-futboleko kopan.

3. Kirol mota: Karatea

Alí Mefti

Julen Moreno

Laura Urra

Janire Rodriguez

4. Judoa: (ahalmen urriko kirolaria):

David Gonzalez

5. Saskibaloia:

Olatz Pino Ramos

6. Atletismoa:

Maite González Zabalza

7. Kirol jarduera:

Berrikilanek eskainitako igeriketa ahalmen urriko pertsonekin.

8266869211_5aac6cfd7d_c[1]