Abenduaren 18 eta 19an 2014ko egutegiak banatuko zaizkie Berriozarko ikastetxeetako ikasleei (Mendialdea I eta II, Berriozar DBHI, Lantxotegi eta Haur Eskola), baita beste ikastetxeetakoei ere. Halaber, irudia diseinatzeko egindako hiritarren arteko lehiaketaren ondorioz, hiru irabazleren lana sarituko da. Haur lehiaketaren sari banaketa Mendialdea Ikastetxean 13:00etan eta hiritar guztien lehiaketa 18:30ean Kulturgunean.