INFORMAZIO ERABILGARRIA:

Mendialdea II eskolako informazioa.

Aurrematrikulaziorako epeak eta ordutegiak 2019/2020.

Mendialdea II-ko Guraso elkarteak eta Mendialdea II-ko eskolak egindako bideoa

HEZKUNTZA ESKAINTZA:

  • Euskarazko ikastetxe publikoa, irekita eta parte hartzailea da.
  • Haur eta lehen hezkuntzako eskola.
  • “D” eredua, murgiltze eredua, kalitatezko eredua.
  • Euskara da ardatza.
  • Ingelesa 4 urtetik aurrera.
  • Lan-talde egonkorra, formazio iraunkorrean diharduena.
  • Metodologia berritzaileen bultzatzaile.

HEZKUNTZA PROIEKTUAREN OINARRIAK:

  • Ikasleen garapen osoa bultzatzen da.
  • Ikaslea protagonista izanik, bere grapenean laguntzen dute.
  • Ikasle kritikoak, parte hartzaileak, ingurunearekin konprometituak eta autonomoak nahi dituzte, etorkizunari aurre egiteko gaituak.
  • Ikasle euskaldun eleanitzak lortzea dute helburua.
  • Aniztasuna kontuan harten dute. arreta pertsonlizatua eskaintzen dute.
  • Bizikidetza eta giza baloreak dira ezaugarri.
  • Ikastetxeko baliabide pedagogikoak horretara bideratuak daude; orientazio zerbitzua, Hezkuntza laguntza Unitatea, irakasle-tutoreak, arlo ezberdinetako espezilistak, psikomotrizistak…

HAUR HEZKUNTZA

  • 3 urteko ikasleen harrera: Informazio bilerak ekainean eta irailean. Harrera pertsonalizatua eta hulbila, 2 irakaslerekin gela bakoitzean harrera aldian. Talde txikitan hasi eta pixkanaka handitzen dira. Sarrera eta irteera malguak.
  • Gela irekiak: Adinaren arabera antolatuta, ikasleen arteko jolasa, harremana eta komunikazio sustatzen dute. Giro atsegina eta goxoa. Haurrari protagonismoa ematen diote, irakaslea haurraren iks prozesuan bidelagun izankik. Familiekin harremanak indartzen dituzte, elkarrekintzak sustatuz.
  • Psikomotrizitate praktika: Lehenengo egunetatik aurrera, asteroko sasoiak. Haurraren garapen ebolutiboari egokitutako jarduera. Jarduera hezitzailea eta prebentiboa talde guztiekin. Laguntzako jarduera, ikasleen aniztasunari erantzunez.

LEHEN HEZKUNTZA

Ikasten ikasiz, ikasle bakoitzaren gaitasunen garapena sustatzen eta bultzatzen da.

  • Euskara, gure artean komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza da.
  • Hizkuntzaren alde ludikoa erabiliz ahozkotasuna lantzen dute: jolasak, antzerkigintza, bertsolaritza…
  • Irakurtzeko zaletasuna bultzatzen dute: idazleak eskolara hurbilduz, liburutegiaren erabilera sustatuz…
  • Musika, Gorputz Heziketa eta Arte Heziketa arloen bitartez, gaitasun komunikatikoak lantzen dituzte.
  • Ingurune naturala eta esperimentazioa oinarritzat harturik, naturarekiko errespetua sustatzen dute.

BESTELAKO ZERBITZUAK

  • Sukalde propioa duen jangela.
  • Haurtzaindegi zerbitzua
  • Autobus zerbitzua
  • Eskolaz kanpoko ekintzak

EKINTZA OSAGARRIAK (Mendialdea Guraso Elkartearekin batera)

  • Eguneko irteerak.
  • Kanpaldiak (Haur hezkuntzako azken urtetik aurrera).
  • Tailerrak eta eskolaz kanpoko ekintzak.
  • Kultur ospakizunak.
  • Olentzero, Agate Deuna, Inauteriak, Korrika…

Helbidea: Berriozar etorbidea p.k.31013 Berriozar (NAFARROA)

Telefonoa: 948 30 94 69

Faxa: 948 30 94 71

E-Posta: mendaialdea.ip2@educacion.navarra.es

Web orria: http://cpmendialdea2.educacion.navarra.es/web/