Abenduaren 12an hasi ziren Kultur Etxeko jokaespazioa eraikitzeko lanak.

Azysa Obras y Proyectos enpresa izan da kontratuaren esleipenduna. Lanak burutzeko ehun eta berrogeita hamar egun naturaleko epea eta 609.915,25 euroko aurrekontua (BEZ kanpo) izanen ditu (hasierako lizitazioa -847.457,63 euro- baino %28 merkeago). 500.000 euro Estatuko Gobernuko Kultura Ministerioak Berriozarko Udalari emandako diru-laguntzaren bidez ordainduko dira, beraz, Udalak 109.915,25 euro ordaindu beharko ditu.

Berriozarrerako interes handia duen lan hau 2012ko ekainerako amaitzea aurreikusi da.