LEKUA: Entzunaretoan


ORDUTEGIA: 19:00etan





Antzerkia |

Lau emakume deitu dituzte taberna batera. Deitzailea Hera izeneko bosgarren emakume bat da. Kontakizuna aurrera doan heinean, gero eta handiagoa da Heraren eta deialdiaren gaineko misterioa. Edarien, musikaren eta, nola ez, whatsapp-mezuen artean, lau emakumeek ondo gordetako sekretuak argitzen dituzte: badute iragan komun bat; bakoitzak ezagutzen du beste baten sekreturen bat. Batzuetan mingarria baina baita dibertigarria eta askatzailea den prozesuan gizonekin, maitasunarekin, lanarekin…, bizitzarekin duten harremana azalarazten dute. Frustrazioen berri ematen diote elkarri eta elkarrekin itxaropenak irudikatzen dituzte. Azkenean deialdiaren misterioa argitzen da. Baina hori “ikusi beharreko” beste istorio bat da. Atikusek horretara gonbidatzen zaitu.

Antzezlana maitasun harreman “toxikoak” jorratzen dituen antzerki soziala da. Ikuskizuna iradokizunez eta aukeraz betetako espazio eszeniko xumean kokatuta dago. Testua originala eta poetikoa da, musikaz eta mugimenduez lagunduta.

Konpainia: Atikus.
Antzezleak: Itsaso Etxeberria, Maite Aizpún redondo, Estíbaliz Guardado, Asun Abad Corral
Testuaren egilea: Michael Mcgrath
Zuzendaria: Angel Sagüés
Ikuskizunaren iraupena: 55 minutu

Sarrera: 5€

Sarreren aldez aurretiko salmenta www.berriozar.eus atarian edo txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan 18:00etatik aurrera, on line saldu gabeko sarrerentzat.

Erosi orain