Txori Zuri Dantza Taldea 1979. urtean sortu zuten herriko hainbat gaztek. Ekimenaren helburua zen euskal dantzak eta herri kultura sustatzea eta zabaltzea. Taldearen ardura izan zen neska-mutil nagusien dantza berreskuratzea, Berriozarko landa-inauteria sortzea eta herriko zenbait ospakizunetan parte hartzea: Olentzero, Jaiak eta Berriozarren Eguna.

Dantza taldeak herritik kanpo ere eskaini ditu dantzaldiak: Ibiza, Vielha, Gascuña, Marinaleda, Galicia, Ampurias eta Nafarroako leku askotan. 1980. urtetik gaur egunera, etenik gabe, Dantzari Egunetan eta sanferminetako Foruen plazako jaialdietan dantza egin du. Herriko hainbat elkarteren urtemugako ospakizunean ere parte hartu du: Doinua Musika Banda, Erraldoien Konpartsa edo Bizkargain Fanfarrea. Taldeak, ekitaldiez gain, ikastaroak eskaintzen ditu, baita ezkontza eta omenaldietan egotea ere.

Taldean, egun, 20 bat kide daude. Entseguak Mendialdea Eskolako Gimnasioan egiten dituzte, astelehen eta asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era.

Harremanetarako: Izaskun Andueza
Telefonoa: 650170889
Helbide elektronikoa: txori_zuri@hotmail.com
Web: http://www.txorizuri.org
Facebook: Txori Zuri Dantza Taldea
Instagram: @txori_zuri