Proyecto de ejecución de Centro Juvenil2013ko abenduaren 16an hasi ziren Gaztegunea gazteen zentroa eraikitzeko lanak. Lurra mugitzeko eta zimenduak jartzeko lehenengo lanak kontratatu dira eta 2014ko urtarrilean hasiko da eraikuntzaren bigarren fasea, Udalak zuzenean eginen duena, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez 3 igeltzero ofizial eta 3 peoi kontratatuko baititu. Lanek 10 hilabete iraunen dute.

Eraikina Musika Eskolaren ondoan kokatuko da, Oianondoa kalean. Lorategian ongi egokituko da, itxura borobilekoa eta estalki berdea izanik. Patio borobilaren inguruan kokatuko dira eraikineko bost aretoak: gazteena, taldeen hiruak eta askotako erabilerarako beste bat. Horietaz gain eraikinak gune osagarriak, bitegiak eta komunak izanen ditu.

Lasto eta egur faldelak erabiliko dira eraikuntza egiteko. Hormak itxiak izanen dira iparraldean eta irekiagoak hegoaldean, azken alde horretan beirateak eta negutegiak kokatuko baitira. Hori da eguzkiaz baliatzeko modua, neguan aretoak berotuko ditu eta. Bestalde, iparreko lastozko hormek gelak babestuko dituzte.

Udan, aldiz, eguzkia gorago kokatzen denez, teilatu-hegalek babestuko dituzte beirateak. Gelak lurazpiko tutuetatik helduko zaien aire hotzaren bidez freskatuko dira.

Aipatutako sistema horiek guztiak errazak dira eta gure herri eraikuntzaren balioak berreskuratzen dituzte.

Ekonomia eta ekologia uztartuz, gure gazteek lekua izanen dute ingurumenarekin bat eginen duen eraikin osasuntsuan.

El Ayuntamiento ha contratado la primera fase de movimiento de tierras y cimentación con una empresa del sector, con