Jatorrian, Berriozarko jaiak abenduaren 26an ospatzen ziren, baina eguraldi hobea lagun izateko, aspaldi, abuztura pasatu ziren herriko jai nagusiak. Hala ere, abenduaren 26an hainbat ekitaldi antolatzen dira Berriozarko Alde Zaharrean: meza nagusia 12etan eta, jarraian, Maiordomoen Dantza tradizionala, otamena eta torrada jatea (antzina ” piper opilak ” ). Herriko Txori Zuri eta Hulargi dantza taldeen emanaldiak osatzen du Done Eztebe eguneko ospakizuna.