Hiru Errege Magoak urtarrilaren 5ean etortzen dira Berriozarko haurrak bisitatzera beren gozoki eta jostailu andanarekin. Berriozarko karriketan barna ibiltzen dira, 18:00etan Berriozarko etorbidean hasita eta Eguzki plazan bukatuta, herriko haurrek lagunduta.