Klima

Iruñerrikoa bezala, Berriozarko klima trantsiziokoa da: klima mediterraneoaren eta atlantikoaren artekoa da (mediterraneoa beroa eta lehorra da, atlantikoa beroa eta hezea). Klima kontinentalaren ezaugarri batzuk ere baditu: itsasoak leundu gabeko tenperatura muturrekoak.

Iruñeko Estazio Metereologikoak emandako batez besteko datuak honakoak dira: urteko tenperatura 12,1º C eta urteko prezipitazioa 907 mm; hilabeterik beroena uztaila da (batez besteko tenperatura 20,6º C) eta hotzena urtarrila (batez besteko tenperatura 4,8º C); hilabeterik euritsuena abendua da (106,2 mm.) eta lehorrena uztaila (41,8 mm.). Bestalde, hezetasun erlatiboa (urteko batez bestekoa) %70ekoa da.

Eguraldia Berriozarren ikusi