Bandera

banderaBerriozarko Udalak 2004an onartu zuen udal ikurraren diseinua.

Berriozarko bandera angeluzuzena da. Hondo urdin ilunaren aurrean armarria dauka. Armarriaren gunea bitan zatitua dago. Ezkerrekoa urdin iluna da eta barrenean bildots zuri bat dauka, terrazatu orlegi baten gainean. Eskuinekoa zuria da eta zortzi suzko mihi gorri ditu, binaka jarriak. Zerrenda gorri batek inguratzen du gunea eta hartan txertaturik Nafarroako kateak ageri dira, urrezkoak; buru gisara, berriz, diademarik gabeko errege koroa, Nafarroako Erresuman ohikoa.