Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2012ko otsailaren 4a
hemen data dago
Berriozarko bandera
Berriozarko Udalak 2004ko irailaren 20an egindako osoko bilkuran udal bandera onartu zuen behin behinean. Jendeari erakusteko epean ez zen alegaziorik jaso eta behin betiko onartu zen. 2005eko apirilaren 18an Nafarroako Gobernuak ontzat jo zuen udalaren ikur hau, Tokiko Administrazioko kontseilariak proposatuta.
Berriozarko bandera angeluzuzena da. Hondo urdin ilunaren aurrean armarria dauka. Armarriaren gunea bitan zatitua dago. Ezkerrekoa urdin iluna da eta barrenean bildots zuri bat dauka, terrazatu orlegi baten gainean. Eskuinekoa zuria da eta zortzi suzko mihi gorri ditu, binaka jarriak. Zerrenda gorri batek inguratzen du gunea eta hartan txertaturik Nafarroako kateak ageri dira, urrezkoak; buru gisara, berriz, diademarik gabeko errege koroa, Nafarroako Erresuman ohikoa.