Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2010eko uztailaren 29a

hemen data dago
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan Nabigazioa saltatu

BERRIOZARko
Udala

>

BITXITASUNAK

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

ETXEEN IZENAK:

Antzinetik, etxea oso gune garrantzitsua izan da gure kulturan; batetik, hildako arbasoen espirituen egoitza zen, eta, bestetik, bizirik zeudenen babeslekua gauean, espiritu gaiztoak ugariak direnean.

Beraz, kontuan hartzen badugu etxearen garrantzia, bizi eta hilaren, iragan eta etorkizunaren, zahar eta berriaren elkargune sakratua izateagatik; hobeki ulertzen dugu Berriozarren, eta Nafarroa osoan, etxe zahar guztiek izena izatea, baita izkribuetan etxearen izena agertzea ere, familiaren izena agertu beharrean.

Hainbat etxeren izen zaharrak gorde dira, baina, gehienak, duela 150 urte galdu edo itxuragabetu ziren, Berriozarko euskara erabiltzeari utzi zitzaionean. 1802ko abenduaren 23ko parrokia-agiri batean garai hartan parrokiak zeuzkan lurrak zerrendatu ziren. Agiri horretan Berriozarko etxe askoren jatorrizko izenak agertzen dira: "Machinena" (Martinen etxea), "Alkatezarrena" (alkate zaharraren etxea), "Ezkonberriarena" (ezkondu berriaren etxea), "Musigorriena" (musu gorrienaren etxea), "Pedroconecoa" (Pedrokoren etxearen menpeko etxea) etc. Bestalde, oso interesgarriak dira agertzen diren zenbait toponimo, egun, batzuk galduak edo eraldatuak: "Euncelucea" (larre luzea), "Tallaeuncea" (uztako larrea), "Recarte" (erreken artekoa), "Auzalorra" (herri-lurra) eta "Recaldea" (errekaren ondokoa).

BIDE IGNAZIOTARRA (GR 21):

Bide honek Gipuzkoako eta Nafarroako patroien jaioterriak lotzen ditu: Loiolako San Ignazio eta Xabierko San Frantzisko. Ekialdetik mendebaldera, Foru Komunitatearen erdialdetik, askotako lur eta paisajeak zeharkatzen ditu kultur-edukin handiko ibilbide honek. Xabierretik Iruñera bi dira bidea egiteko aukerak:

  1. Iparraldeko bidea: Xabier - Ledea - Irunberriko arroila - Irunberri - Itzagaondoa - Tabar - Indurain - Urbikain - Ardatz - Zuhatzu - Artaitz - Lizarraga - Ilundain - Badostain - Iruñea
  2. Hegoaldeko bidea: Xabier - Zangoza - Rocaforte - Oibar - Izkoko mendilerroa - Abintzao - Getze-Ibargoiti - Elo - Elortz - Aranguren Ibarra - Labiano - Badostain - Iruñea

Iruñetik Loiolarainoko zatia San Ignaziok 1512.ean egin zuen bidea da, Nafarroako Erresumaren Konkistaren garaian, Iruñeko harresien oinean zauritu eta gero, jaioterrira eraman zutenean:

Iruñea - BERRIOZAR - Oteitza - Aizkorbe - Irurtzun - Axitarte/Biaizpe - Latasa - Mugiro - Lekunberri - Baraibar - Errazkin - Betelu - Uztegi - Azkarate . Azkaratetik aurrera bidea Gipuzkoan sartzen da, Nafarroan 170 km. egin eta gero. Gipuzkoan 45 km. egiten ditu honako herri hauetatik: Zarate, Altzo, Albiztur, Bidegoian, Beizama, Urrestilla eta Loiola.

Kaleberri 7 p.k. 31013 Berriozar (NAFARROA)
Tel.948 30 00 05 Fax.948 30 10 34 berriozar@berriozar.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du