NOR GARA?

Gizarte-Zerbitzuen Mankomunitatea

Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Udalek osatzen dute Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Udalok ordezkatuta daude 16 kidetako batzarrean. Batzorde iraunkorra eta mankomunitateburutza dira Mankomunitatearen beste bi organoak.

26.000 biztanleko esparruan lan egiten du eta bi harrera-egoitza dauzka:

Berriozar: Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo biztanleak hartzen ditu.

Antsoain: Antsoaingo biztanleak hartzen ditu.

Profesionalen taldea honakoa da: idazkari bat, 3 administrari, psikologo bat, 3/4 hezitzaile, 5 gizarte-langile eta 10 familia-langile.

Jendearentzako orduak:

Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara

Ostiraletan: 9:00etatik 12:00etara

2.- EGIN DEZAKEGUNA ZURI LAGUNTZEKO:

INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA

– Gizarte-babeserako beste zerbitzu eta erakundeei buruzkoa.

– Nafarroako Enplegu-Zerbitzua

– Osasun Zerbitzuak

– Hezkuntza eta Prestakuntza Zerbitzuak

– Etxebizitza

– Izapide eta agiri zibilak.

– Bainuetxe-programak, hirugarren adinekoen oporraldiak.

– Kotizazio gabeko pentsioak.

BALIABIDEAK ESKURA JARTZEA

– Gizarteratze-errentak.

– Gaitasun ezarekin lotutako arazoak.

– Mendekotasuna.

– Adinekoak.

– Adimen gaixotasuna.

– Adin txikikoak

– Larrialdietarako laguntzak.

– Elikagaien bankua

– Ohitura eta bizimodu osasungarriak.

– Gizarte Enplegu Babestua.

– Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

– Komunitatearen aldeko zigorrak.

– Prestakuntza-ikastaroak

– Familia-laguntzak eszedentziengatik, 2. seme-alaba…

– Jantokiko bekak.

– Minusbaliotasunen aitorpena.

– Familia berrelkartzeari buruzko txostenak.

LAGUNTZA PROFESIONAL ZUZENA

– Zailtasunak familia dinamikan eta harremanetan.

– Emakumeen kontrako indarkeria egoerak.

– Haurren babesa.

– Gizarteratzeko eta Lanera Bideratzeko prozesuak.

– Lana aktiboki bilatzeko laguntza.

– Gizarte Enplegu Babesturako proiektuak.

– Autonomia pertsonalaren mugapenak.

– Mendeko pertsonak laguntzeko eta zaintzeko zailtasunak.

– Koordinazioa hezkuntza prozesuekin.

– Etokinen integrazioa errazteko jarduerak. Alfabetatze-ikastaroak, kultur aniztasunaren kudeaketa.

– Droga-mendekotasunari aurrea hartzea.

3.- LAGUNTZA JASOTZEKO MODUA

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten bost udaletan erroldatutakoek daukate laguntza jasotzeko eskubidea.

Azaldu nahi dituzun zailtasun pertsonalak edo familiarrak izanez gero, ez izan zalantzarik eta deitu goian aipatutako telefonora hitzordua lotzeko. Zerbitzura lehendabiziko aldiz etortzean, administrariek bideratuko zaituzte gizarte langile batekin elkarrizketa izan dezazun. Gizarte langileak entzunen zaitu eta, zure egoeraren arabera, proposatuko ditu beharrezko esku-hartze eta laguntzak mankomunitateko profesionalen edo beste erakundeen bidez.

Helbidea: Kaleberri 12, p.k.31013 Berriozar (NAFARROA)

Telefonoa: 948 30 00 07

Faxa: 948 30 09 50

E-Posta: serviciosocial@manserso.org