Berriozarko Liburutegiarekin elkarlanean, Japonia hurbildu nahi dizuegu, beste kultura batzuk ezagutu ditzagun eta gure ohitura eta tradizioetatik harago begira dezagun, aberasgarria eta atsegina suertatzen baita.

Daiseku Ikeda japoniarrak dioen moduan, artea eta kultura arimaren adierazpen biziak dira. Haien funtzioa da pertsonak eta herriak lotzea, denok gizakiok garela ulertzean.

NARUTO-naruto-shippuuden-33494596-1096-729

NARUTO

Hortaz, zinema, literatura, arte eta kulturaren bitartez, haien filosofiara eta errealitatea ulertzeko modura hurbilduko gara.

Jarduerak:

FOFUCHA JAPONESA

FOFUTXA JAPONIARRA

  • Fofutxa japoniarrak egiteko lantegia. Martxoaren 7an, ostirala, 19:15ean, eta martxoaren 26an, asteazkena, 17:00etan. Kulturgunean.
  • Astearte 11n, 19:30ean: Irakurle-kluba “Al sur de la frontera al oeste del sol” (Haruki Murakami). Berriozarko Liburutegian.
  • Manga-komikiari buruzko marrazketa lantegia eta irakurle-kluba: “Kuroko no basket”, “Fairy tail” eta “Naruto”. Ostiral 14an, 19:00etan. Berriozarko Liburutegian.
Kuroko

Kuroko no basket

  • Karaokea. Ostiral 21ean, 19:15ean, Kulturgunean.
  • Film japoniarraren emanaldia. Ostiral 28an, 19:15ean, Kulturgunean. Aukera ezazu otsailaren 28a baino lehen::

Chihiroren bidaia”, “Azken samuraia”, “Mononoke printzesa”, “Sorgin-ikastuna” edo “Gaztelu ibiltaria”

Lantegietan izena emateko: juventud@berriozar.es (ikastaroa egin baino lehen). Eraman beharreko materiala: guraizeak, arkatza, koloretako margoak, errotuladoreak, lekeda eta apaingarriak (fofutxa japoniarrak eta manga-komikiaren marrazketa).

Fairy-Tail-Wallpapers-fairy-tail-35304358-1920-1200