Albisteak



servicio_5_contenedorAbenduaren 7an abiaraziko da gai organikoen gaikako bilketa Berriozarren. Horrekin batera, ingurumena zaintzeko pauso handi bat emanen dugu.

Bosgarren edukiontzian soil-soilik hondakin organikoak bota ahal izanen ditugu. Beraz, orain arte poltsa bakarrean batera botatzen genituen hondakinak bereizi egin beharko ditugu. Modu horretan gai organikoak birziklatu ahalko ditugu eta energia ahalmena ahalik eta gehien aprobetxatu. Horren ondorioz nabarmen murriztuko ditugu negutegi efektuko gasak.

Animatzen zara?  Oso erraza da.

Izena emateko, aukeratu ezazu zuretzat erosoena den bidea:

  • Zure etxebizitzako atarian aurkituko duzun kartela
  • Mankomunitatearen webgunea
  • 948423242 telefono zenbakia
  • Whatsapp mezu bat bidali 628448844 telefono zenbakira

Ekimenarekin bat egitera animatu nahi zaitugu eta, zinez, eskertu nahi dizugu laguntza; izan ere, denon artean, ahalegin txikiak eta handiak eginda, mundua hobetu dezakegu.