Albisteak



Berriozarko Urtxintxa Haur Eskolan aurrez izena ematea (2020-2021 ikasturtea) maiatzaren 25etik ekainaren 5era eginen da.

Izen ematea Haur Eskolara joanda edo posta elektronikoa erabilita eginen da.

Haur Eskolan egin nahi bada (Errota kalea 6, bis), aurretik hitzordua eskatu beharko da maiatzaren 19tik aurrera 948 012012 telefonoan. Eskolara maskara eta boligrafoa eramatea eskatzen da. Bertan segurtasun-jarraibideak azalduko dira.

Esan bezala, izen ematea posta elektronikoz ere egin daiteke. Horretarako bidali agiriak honako helbide honetara: urtxintxa.mat@berriozar.es. Bide hori aukeratuta, ez da aurretik hitzordurik eskatu behar. Eskolak, eskaera jaso izanaren erantzunarekin batera, dagokion espediente zenbakia bidaliko du.

Informazio orokorra, aurkeztu beharreko agirien zerrenda eta eskabidea Urtxintxa Haur Eskolan eskuratu daitezke maiatzaren 21 eta 22an, 9:00etatik 13:00etara; baita esteka hauetan ere:

Familiek jakin beharrekoa

Eskabidea

Baremoa

Eszedentzia aitorpena

Zalantzak argitzeko, helbide elektroniko honetara idatzi: eiurtxintxa@gmail.com