Berriozarko Udaleko Gazteria eta hautzaroaren sailetik ondoren azaldutako ekintzak antolatu ditugu. 12 urtetik gorako Berriozarko gazteentzat pentsatuta egin dira, udaz oraindik eta gehiago disfrutatu dezaten, ohiko lagunekin zein berriekin. Haurtzaro eta gazteriaren komunitate-planeko hezkuntza taldeak, ekintza hauek diseinatu eta burutzeko segurtasunerako prebentzio-neurri guztiak kontutan hartu ditu.

Abuztuko astearteak

  • Abuztuak 4.- Hondartzara irteera. 5€

Hondartzan egun bat pasako dugu? Udako ohiko plana, hondartzan bainua, paseatu, izozkia jan,… guzti hau konpainia onenarekin.

  • Abuztuak 11.- Ezkabatik gaueko ibilaldia. (Pertseidak ikus ditzagun) 1€

Bokata eraman, lagunekin afaldu, mendian gaueko hotsek lagunduta izar iheskorrak ikusteko baso artean etzan, paseatu, hitz egin, entzun,…  itxura ona dauka, ezta?

  • Abuztuak 18.- GR 225eko lehen etapa. (Ezkabako gotorlekutik Soraurenera) 5€

1938ko maiatzaren 22an 795 pertsonek askatasun bila San Kristobaleko presondegitik ihes egin zuten, hala, ihesbide bat markatuz. Egun honetan haien lehenengo pausuak jarraituko ditugu.

  • Abuztuak 25.- Abentura irteera 10€

Ez-ohiko uda hau gogoratzeko esperientzia

Izen-emateak www.berriozar.eus web gunean.

12 urtetik gorakoentzako jarduerak.