Gaurkotasuna



Berriozarko Udala hasi da Tokiko Agenda 21 berritzen

Herritarrek parte hartzeko galdera-sorta

Berriozarko Udala, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Tokiko Agenda 21 berritzen ari da. Planifikazio-tresna bat da, udal-iraunkortasuna eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arteko oreka lortzea helburu duena.

Berriozarko Udalaren Tokiko Agenda 21 orain dela 15 urte ezarri zen eta, haren eskutik, ekimen ugari abiatu dira udal-kudeaketan ingurumen arloko balioak integratzeari begira.

Urtetako lana eginda, udalerriaren egoera jasangarritasunaren ikuspegitik berrikusteko unea iritsi da, baita TA21ren helburuak eta neurriak birplanteatzeko ere, bultzada berri bat emateari begira.

Horretarako, funtsezkoa da orain abiatzen ari garen herritarren partaidetza. Beraz, galdera hauei erantzuteko tartetxo bat eskatzen dizuegu:

Galdetegia erantzuteko esteka